asasam-irudia2 asasam-irudia3 asasam-irudia4

ASASAM

ASASAM logotipoa

Nortzuk gara

Buru gaixotasuna duten pertsonek, horien senideek, buru osasunaren arloko profesionalek, boluntarioek eta bazkide talde batek osatzen dugu ASASAM elkartea. Gure kolektiboaren bizi-kalitatea eta garapen aukerak bultzatzeko lan egiten dugu Nerbioi Garaian.

Buru gaixotasuna dugun pertsonok, horrela ulertzen dugu buru osasuna:

"Buru osasuna da: kezkatuta eta atsekabetuta ez egotea, pozik eta bizitzeko gogotsu egotea"

“Buru osasuna norberarekin ondo egotea da"

“Oreka eta harmonia dakarren egoera psikiko osasuntsua da. Pertsona osorik sentitzen da, eta gizartearekin bat"

“Buruaren eta gorputzaren ongizatea da buru osasuna"

Laguntza behar duzu?

Buru osasunarekin loturiko arazorik edo kontsultarik badaukazu, zatoz guregana. Zure zalantzak entzun eta aholkularitza eskainiko dizugu, zure egoera edo senidearena ahalik eta modu egokienean bideratzeko aukera izan dezazun. Zain gaituzu!

Kokapenaren mapa