Komunika eskualdeko komunikazio agentzia integral bakarra da.
Lantalde gaztea eta dinamikoa gara eta zure komunikazio beharrak erantzuteko prest gaude.
Komunikazio zerbitzu osoa eskaintzen dugu. Erakunde, elkarte, saltoki eta enpresentzako komunikazio estrategien plangintza eta garapena gauzatzen dugu, komunikazio arloan aholkularitza eskaintzea barne. Prentsa bulego lanak ere egiten ditugu, baita sare sozialetan eta Interneten komunikazio digitalerako estrategiak abiarazi zein elikatu ere.
Irudi korporatibo berria egiten lagunduko dizugu, edo orain daukazunari freskotasuna ematen. Ez izan zalantzarik: ospakizun baterako kartela, ekimen bati buruzko aldizkaria, flyerrak, lonak, roll-upak, merchandisign artikuluak edota zure produktuak aurkezteko katalogoa nahi badituzu, kontsulta iezaguzu.
Marka sortzetik, berrasmatu eta hobetzera. Gure kanpainak publiko, garai kontsumo eta aisialdiko era berrietara bideratuta daude. Publizitate kanpainak sortzen ditugu kontsumitzaileei produktua edo produktuak hurbiltzeko. Komunikazio kanal klasikoak zein berriak baliatzen ditugu, bezeroak zabaldu nahi duen irudia era askotariko euskarrietan zabalduz eta komertzial lanak eginez.
Itzulpen, zuzenketa, interpretazio eta ikus-entzunezkoen itzulpen zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure bezeroei sortzen zaizkien itzulpen-beharrei erantzunez. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez mota guztietako testuak itzultzen ditugu: teknikoak, artistikoak, legalak, merkataritzakoak, irakaskuntzakoak… betiere zerbitzuaren kalitatea bermatuta.
Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan ohi da. Irudiaren munduan bizi gara: bideoak, zuzeneko streamingak... egunero kontsumitzen ditugu, eta baliabide hobezinak dira erakunde, elkarte edota enpresen jarduna sozializatzeko. Esperientzia zabala dugu ikus-entzunezkoetan, eta etengabeko berrikuntzan murgilduta gaude, unean uneko joerei heltzeko.
Enpresa asko sare sozialen bitartez komunikatzen dira bezeroekin eta bezero izan daitezkeenekin. Komunikan, gure bezeroen sare sozialak kudeatzen ditugu zerbitzu pertsonalizatua eskainiz, mezuak igortzeko eta jasotzeko lanak eginez eta bi noranzkoko komunikazio kanal zuzen bat ezarriz.