ikaskanpo1 ikaskanpo2

Laudio ikastola

Laudio ikastola logotipoa

LAUDIO IKASTOLA, HEZKUNTZA ETA ASKOZ GEHIAGO, BAZATOZ?

Laudio Ikastola 1971 urtean herri mugimendutik euskara eta euskal kultura hezkuntza esparruan sustatzeko Laudion sortutako guraso kooperatiba da. Euskal Herriko Ikastolen mugimenduaren egituran parte hartzen du eta gainontzeko ikastolekin batera eskola eredu propioa proiektu eta curriculuma bultzatzen eta partekatzen ditu.

EUSKARAZKO HEZKUNTZAN AITZINDARI

Guraso, ikasle eta langile anitzez osatutako proiektua da Laudio Ikastola. Aiaraldean euskarazko hezkuntzan aitzindari izateaz aparte, etorkizunerako hezkuntza proiektua etengabe garatzen eta eraberritzen dihardu. Herrigintzan sustraitutako ikastetxe integrala da, plantilla osoa, irakasleria zein zerbitzu osagarrietako langileak, proiektuaren parte aktibo dira ikasgelatik haratago, ekintza oro hezitzaile bilakatuz,  jantokia, garraioa zein aisialdi eremua barne. 

0-18 HEZKUNTZA ESKAINTZA INTEGRALA

0-18 urte bitarteko hezkuntza eskaintza du abian, Haur Hezkuntzako lehen ziklotik Batxilergoraino. Honek bere Hezkuntza Proiektuaren koherentzia ziurtatzen du, izan ere, etapa ezberdinetan hezkuntzaren xedeak, baloreak eta metodologia bat datoz, ikasleak izango dituen tutore, irakasle eta hezitzaileen arteko koordinazioa erraztuz eta ikaslearen jarraipen egokia bermatuz.

 

Kokapenaren mapa