KANPOLAUDIOALDE

Laudioalde

Laudioalde logotipoa

 

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa integratua gara. 2024ko uztailaren 1etik
aurrera, Goi Nerbioiko pertsonen prestakuntza integralaren eta iraunkorraren
bidez, laneratzearekin hartu dugu konpromisoa.

Orobat, sendo errotuta gaude eskualdean. Hala, hasiera batean, Laudio Haraneko Herri Eskolak izan ginen; geroago, Udal Ikastetxea, La Salleren zuzendaritza pedagogikopean; 2017an Eusko Jaurlaritzako ikastetxe sarean sartu ginen Bigarren Henkuntzako Institutu (BHI) gisa Batxilergo eta Lanbide Heziketa ikasketak ematen genituela.
Gaur egun, 2024ko uztailetik aurrera Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua (LHII) gara. Nolanahi ere, beti izan dugu ikasleei eta enpresa-sareari begirako hezkuntza- eta zerbitzu-eskaintza zabala, gizarte eta lan-munduko unean uneko erronka berriei aurre egiten saiatzeko.

Kokapenaren mapa