Komunika

Aiaraldeko komunikazio agentzia integrala. Bisitatu gure webgunea hemen.

Mota anitzetako zerbitzuak eskaintzen ditugu:

1. Komunikazioa

Komunikazio zerbitzu osoa eskaintzen dugu. Erakunde, elkarte, saltoki eta enpresentzako komunikazio estrategien plangintza eta garapena gauzatzen dugu, komunikazio arloan aholkularitza eskaintzea barne. Prentsa bulego lanak ere egiten ditugu, baita sare sozialetan eta Interneten komunikazio digitalerako estrategiak abiarazi zein elikatu ere.

2. Publizitatea

“Marka sortzetik, berrasmatu eta hobetzera. Gure kanpainak publiko eta euskarri anitzetara bideratuta daude. Publizitate kanpainak sortzen ditugu kontsumitzaileei zerbitzuak eta produktuak hurbiltzeko. Komunikazio kanal klasikoak zein garaikideak (teknologia berriak) baliatzen ditugu, bezeroak zabaldu nahi duen irudia era askotariko euskarrietan zabalduz eta komertzial lanak eginez.

3. Itzulpenak eta interpretazioak

Itzulpen, zuzenketa, interpretazio eta ikus-entzunezkoen itzulpen zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure bezeroei sortzen zaizkien itzulpen-beharrei erantzunez. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez mota guztietako testuak itzultzen ditugu: teknikoak, artistikoak, legalak, merkataritzakoak, irakaskuntzakoak… betiere zerbitzuaren kalitatea bermatuta.

4. Diseinuak

Eman urratsa zure komunikazioa erakargarriagoa izan dadin! Irudi korporatibo berria egiten lagunduko dizugu, edo orain daukazunari freskotasuna ematen. Ez izan zalantzarik: ospakizun baterako kartela, ekimen bati buruzko aldizkaria, flyerrak, lonak, roll-upak, merchandisign artikuluak edota zure produktuak aurkezteko katalogoa nahi badituzu, kontsulta iezaguzu. Esperientzia zabala daukagu diseinuan eta gainera, erredakzio lantalde profesionalak testuen kalitatea bermatzen du.

5. Sare sozialak

Sare sozialak lagunekin, lankideekin eta familiarekin erlazionatzeko gehien erabiltzen diren kanaletako bat bihurtu dira. Enpresa asko sare sozialen bitartez komunikatzen dira bezeroekin eta bezero izan daitezkeenekin. Komunikan, gure bezeroekin batera zehazten dugu erabiltzailearen arretarako eskuliburua, bezeroaren balio proposamenean eta urteetan eskuratutako gure esperientzia eta ezagutzetan oinarrituta. Gure bezeroen sare sozialak kudeatzen ditugu zerbitzu pertsonalizatua eskainiz, mezuak igortzeko eta jasotzeko lanak eginez eta bi noranzkoko komunikazio kanal zuzen bat ezarriz.

6. Ikus entzunezkoak

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan ohi da. Irudiaren munduan bizi gara: bideoak, zuzeneko streamingak... egunero kontsumitzen ditugu, eta baliabide hobezinak dira erakunde, elkarte edota enpresen jarduna sozializatzeko. Esperientzia zabala dugu ikus-entzunezkoetan, eta etengabeko berrikuntzan murgilduta gaude, unean uneko joerei heltzeko.

Zerbitzu hauetakoren batean interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, hemen.