LANBIDEk ekainaren 24ko ebazpenaren arabera eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten langabeentzat dira plan horiek.
Udalerri bakoitzean hainbat profil kontratatuko dira, eta iragarkiak LANBIDEn argitaratuko dira azaroaren 27tik aurrera. Interesdunek abenduaren 9ra arte eman ahal izango dute izena, LANBIDEren bitartez; horretarako, LANBIDEren web zerbitzua erabiltzea gomendatzen dugu.
Kontratazioak abenduaren 31 baino lehen egingo dira. Planak 636.000,00 eurotan baino gehiagotan zenbatesten dira, eta LANBIDEk (Euskal Enplegu Zerbitzuak) % 69an finantzatuko ditu gutxi gorabehera.