Duela urtebete, gutxi gora-behera, Galletas Artiacheko langile bat kaleratu zuten kontratu amaierekin. LABek gertatutakoa salatu eta Lan Epaitegiak ebatzi du kaleratzea ez zela bidezkoa izan.
Azaroaren 9an epaia jaso eta hurrengo egunean, Enpresa-batzordearen gehiengoak (LAB, ELA, ESK eta CCOOek osatua) bertan behera utzi zuen negoziazio kolektiborako mahaia, mahai-gainean kaleratze bat izanda lantegian dagoen behin-behinekotasunaren inguruan hilabetez hizketan egon ondoren, ez delako posible akordioa momentu hauetan.
Enpresa-batzordearen gehiengoak hartutako erabakia langileen batzarrak berretsi zuen azaroaren 15ean. Bilera honetan lanuzteei ekitea erabaki zen, txanda bakoitzeko ordu betekoak, apurka-apurka gero eta luzeagoak egiteko. Helburua, kontratazio politika salatzea eta kaleratutako langilearen berronartzea eskatzea.