Epaileak arrazoia eman dio Artiachek kaleratutako langileari

Artiachen Orozkoko lantegia, artxibo irudi batean. / aiaraldea.eus

14 urte zeramatzan beharginak enpresan lan egiten.

Bilboko epaitegiak ebatzi duenez, bidegabeki kaleratu zuen Artiachek langile bat. Kontratua amaitu zela argudiatuta bota zuten behargina, lantegian 14 urtez modu ez jarraituan lanean egon ostean. Epaileak ondorioztatu du langile finkoa zela; eta, ondorioz, kaleratzea ez dela egokia izan.

Sindikatuek positiboki baloratu dute epaia, helburua “kaleratze nulua” lortzea zen arren. LABen ustez, “jazarpen sindikala” dago enpresaren jokabidearen atzean.

Erlazionatuak

Lanuzteak egingo dituzte Artiach-en, enpresak lesionatutako langileekiko duen jarrera salatzeko

Orozko

Lanuzteak egingo dituztela iragarri dute Orozkoko Adam Food Artiach enpresako langileek. Bihar (asteartea) eta ostegunean egingo dituzte paroak. Hi...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide