Aiarak udalerriko desinfekzioa eta garbiketa indartu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Udala 2020ko mar. 27a, 08:00

Aiarako Udaletxea, artxibo irudi batean.

Aldizkako desinfekzioak egiten ari dira udal-instalazioetan, hondakinen edukiontzietan eta jende gehien biltzen duten eremuetan, produktu berezi eta baimenduekin, COVID-19ren hedapena geldiarazteko.

Aiarako Udalak aurrera egiten jarraitzen du COVID-19 koronabirusaren hedapena geldiarazteko erabakiak eta neurriak hartzen, bai eta bertako langile publikoen eta herritarren segurtasuna bermatzen ere.

Horrela, duela zenbait aste Eguneko Arretarako Landa Zentroa (CRAD) ixteko agindua eman zen, osasun-egoerak berriro irekitzeko aukera eman arte eta udal-instalazioetan egiten diren aisialdiko, kulturako edo bizikidetzako jarduera guztiak bertan behera utzi arte. Ondorioz, neurri horrek elkarteei xede horrekin lagatako espazio publiko guztiak ixtea ekarri du.

Orain, gune komunak eta udalarenak desinfektatzeko eta garbitzeko lanekin hasteko unea iritsi da. Aiarako alkate Gentza Alamillok azaldu duenez, “Udal bulegoen garbitasuna indartu dugu desinfekziorako baimendutako produktuekin, birusaren edozein hedapen ezabatzea bilatzen baitute, udal langileen osasuna zaindu eta bermatzeko helburuarekin”.

Neurri horri gehitu behar zaio Aiarako Kuadrillak hondakinen edukiontziak astean bitan desinfektatzea eta eremu komunetako desinfektatzaileak garbitzea, hala nola, Arespalditzako eta Luiandoko anbulatorioaren kanpoaldea.

Luiaondoko supermerkatuaren kanpoaldea, Arespalditzako farmazia eta Luiaondoko botikina ere desinfektatzen ari dira. "Gune horiek azpimarratzen ari dira, auzotar gehiago daudelako", adierazi du alkateak.

Babes-materiala ematea
Udala ere harremanetan dago udalerriko enpresa batekin eta ekoizleekin, Aldai Fundazioaren egoitzara helarazten diren babes-pantailak garatzeko, eta, ahal den neurrian, Menagaraiko Amor Miserikordioso ikastetxera eta inguruko kontsultategietara ere bidaltzen dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide