Ekainak 10, giza katea

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Bat 2018ko mai. 16a, 20:25

Giza-katea bat gure herria estutzen duten katea guztiak eteteko. Izan ere, Nafarroan kantatzen den bezala “las del escudo son nuestras, las de fuera son impuestas”. Oraingo honetan Euskal Herriko hiru hiriburu baino ez dugu lotuko, baina zazpiak bat egin arte ez gara geldituko.

Katenmailak behar dira, luzea baita katea, eta esku hartu (eman, luzatu) nahi duten guztiek, lehen bai lehen, euren metroa erosi behar dute, zapia eta guzti, Aiaraldean zehar luzatuko diren kilometroetan (Atxeta-rean Altube-raino Laudiotik, Luiaondotik eta Amurriotik doa) bere adiskide, lagun eta elaide guztiekin bat eskurik esku nahi badute. Zahar eta gazte, no eta to, baserritar eta kaletar...GU guztiok behar gaitu (gaitik, gaitin, gaituzu)

AIARALDEA BAT elkarteak Aiaraldeko herri guztietan izen-zerrendak osatzen dihardu, zapiak saltzen, bide-zatiak antolatzen...Laudioko egoitzan 19:00etatik 21:00etara, Amurrion, Artziniegan, Okondon, Aiaran, Arakaldon…5na euro ERABAKITZEKO ESKUBIDEaren alde.

Lizardik arrazoia zuen: “asaba zaharren baratzean KATEA EZ DA ETEN”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide