Aiaraldeko I. Azoka sozialaren egitaraua aurkeztu dugu

Azoka antolatzen ari den lantaldeko kide batzuk

"Kontsumitzen duguna gara, BIZITZEKO ALTERNATIBAK" lelopean antolatu dugu bi egunetako azoka. Otsailaren 24an, larunbata, azoka soziala egingo dugu, ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuek eta ekologikoan lan egiten duten tokiko ekoizleek hartuko dute azoka, eta igandean aldiz (otsailak 25) truke eguna izango da. 

OTSAILAK 24, LARUNBATA

10:30 // Azokaren irekiera ekitaldia
Aikoaren, azokako moneta sozialaren aurkezpena

HAURRENTZAKO JARDUERAK 
10:30-14:00 Tailer eta jolasak haurren espazioan

10:45-14:00 // Txef txikien topaketa azokako ekoizleen lehengai ekologikoekin, 4-12 urte bitarteko haurrei zuzendua. Topaketan parte hartzeko inprimaki honetan izena eman beharra dago otsailaren 20a baino lehen.

11:30 // Ogi tailerra labe mugikorrean eta hamaiketakoa

PROIEKTU ERALDATZAILEEN AURKEZPENAK
11:00 // Moneta sozialak

11:15 // KOOP57 -Finantza etiko eta solidarioa eskaintzen duen erakundea-

11:30 // FIARE -Banku etikoa-

11:45 // Koop Fabrika -Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa-

12:00 // Azokako ekoizleak

12:15 // Goiener -Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba-

12:30 // Izarkom -Euskal Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa-

12:45 // La Borda -Sants auzoko (BCN) etxebizitza kooperatiba- (bideokonferentziaz)

13:00 // Oreretako gazteentzako etxebizitza komunitarioak

13:15 // Olgeta -Haur zein helduentzako jolaserako baliabide zerbitzua-

 13:30 // Ekoizleen aurkezpenak

13:45 // Bertokoa indartuz -Larrabetzu hondakin organikoak konpostatzeko proiektua

14:00 // Jangurie, Urdaibaiko eskola jantokien ekimena

14:15 // Dame veneno kanpainaren aurkezpena, VSF-Justicia Alimentaria Globalen eskutik

14:30 // Azokako Clowndorioak, Badut konpainiaren eskutik

15:00 // BAZKARIA Haurrak eta helduak. Bazkarian parte hartzeko inprimaki honetan izena eman beharra dago otsailaren 20a baino lehen.

HAURRENTZAKO JARDUERAK
16:00 // Tailer eta jolasak haurrentzako espazioan 
17:00 // Askaria 
17:30 // Ipuin kontalaria

16:30 // Urduña, etorkizunera bueltan II. partea dokumentalaren estreinaldia 
-Urdunako Trantsizio agroekologikoa eta herriak elikadura burujabetzarantz egiten ari den bidea, jasotzen dituen dokumentala (22min)-

17:00 // Mahai-inguru irekia: “Eskualde baten autoeraketa ekonomia sozial eraldatzailearen eta elikadura burujabetzaren norabidean”

Beñat Irasuegi -Olatukoop sareko kidea, ekonomia sozial eraldatzailea-
Miren Prieto -Lakari kooperatibako kidea, agroekologia-
Amaia Oleaga -Talaios kooperatibako kidea, feminismoa-

19:00 // Kontzertu inprobisatua eskualdeko hainbat musikariekin

 

OTSAILAK 25, IGANDEA

09:30-10:30 // Truke postuen antolaketa (parte hartzeko inprimaki honetan izena eman beharra dago otsailaren 20a baino lehen).

10:30-15:00 // Truke merkatuaren irekiera, espazioen eta denbora trukerako dinamikaren azalpena

10:00 // Haurren jolasgunearen irekiera (15:00ak arte egongo da irekita)

10:00 // Garagardo tailerra:
“Aiaraldea” garagardoaren lehen ekoizpen txikia egingo da. Tailerrak 5 ordu inguruko iraupena izango du 
eta parte hartzeko otsailaren 20a baino lehenago izena eman beharko da inprimaki honetan.

10:30 // Truke oparien jolasa

11:30 // Arropa birziklapen tailerra

12:30 // Egurrezko jostailuen tailerra haurrentzat, Felix Pikatzarekin

13:30 // Energia berriztagarriak sortzeko tailerra

15:00 // Truke Egunaren amaiera

 

Ondorengo eragile eta ekoizleek parte hartuko dute azokan:

  1. REAS EUSKADI, Ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea
  2. OLATUKOOPEkonomia sozial eta eraldatzailean jarduten diren enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatiben sarea. 
  3. TALAIOSAhalduntzean Oinarritutako Sareak sustatzeko Kooperatiba.
  4. KOOP FABRIKA, Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa
  5. BATURA, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Euskal Herriko mapa
  6. KOOP57, Finantza etiko eta solidarioa eskaintzen duen erakundea
  7. FIARE, Banku etikoa
  8. IZARKOM, Euskal Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa
  9. GOIENER, Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba
  10. BERRIZTUBeste eredu energetiko baten aldeko mugimendua
  11. EKHI TXANPONA, Bizkaiko tokiko txanpona.
  12. LA BORDA KOOP (Bideo-konferentziaz), Sants auzoko (BCN) etxebizitza kooperatiba-
  13. HIRITIK ATEraldaketa sozialerako espazio eta prozesuen sorkuntzan lan egiten duen kooperatiba
  14. TRUCAREC, Erroparen sormen-birziklapenerako elkartea.
  15. FELIX PIKATZA, Kalaka zurezko jokoak
  16. OLGETA, Haur zein helduentzako jolaserako baliabide zerbitzua
  17. BERTAKOA INDARTUZ, Larrabetzu hondakin organikoak konpostatzeko proiektua
  18. JANGURIE, Urdaibaiko eskola jantokien ekimena
  19. VSF-JUSTIZIA ALIMENTARIA GLOBAL, Elikadura burujabetza lantzeko elkartea.

EKOLOGIKOAN LAN EGITEN DUTEN TOKIKO EKOIZLEAK

  1. LAUDIONEGIN Elkarte ekologikoa
  2. OILOBIDE-BARRASKIBIDE; Arrautza, salda eta krema ekologikoak
  3. OLETA BASERRIA: Oilasko ekologikoa
  4. IZUR OKINDEGIA: Ogi ekologikoak
  5. TOLOGORRI: Mermelada eta zuku ekologikoak
  6. LUREDER: Barazki eta kontserba ekologikoak
  7. GOZATZEKO EZTIA, IÑIGO MACIAS: Eztia
  8. LAU HAIZE: Pasta ekologikoa
  9. ULIBARRI ARTZAIAK: Gazta eta txakoli ekologikoak
  10. EKO TALOA: Talo ekologikoak
  11. IZA OKINDEGIA: Ogi ekologikoa
  12. JON LEKANDA: Barazki ekologikoak
  13. JOSEMI ATXA: Ogia eta barazki ekologikoak
  14. OLAKO: Landare ekologikoen hazitegia

Edozein zalantza argitzeko e-posta helbide hau jarri dute eskura antolatzaileek: azokasoziala(abildua)aiaraldea.eus

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide