Bazkide eguna egin zuen larunbatean Aiaraldea Ekintzen Faktoriak. Dozenaka lagun bertaratu ziren goizean Aiaraldea Kooperatiba Elkartearen bilerara. Hainbat erabaki garrantzitsu adostu zituzten, 2018rako plangintza eta aurrekontua tartean.
Bazkariak hartu zuen bileraren lekukoa. Arratsaldean, aldiz, Udaberri Jaia egin zen faktorian. Disko-txantxa umeentzako ikuskizunaren estreinako emanaldia egon zen lehenbizi, eta Orozkoko Hilean Bariku Bat taldea arduratu zen giroa iluntzera arte berotzeaz.