Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren 2018ko udalekuak

Hezkuntza ildoa forma hartzen hasi da jada, eta zerbitzuen alorrean udaleku eskaintza oparoa antolatu du 2018ko udari begira.

Informazio xehea jasotzeko eta izen emateak bideratzeko azpi web-gune hau atondu dugu.

  • MUGIMENDU ASKEA ETA SORMEN UDALEKU IREKIAK FAKTORIAN, 4-12 urte bitartekoentzat (Gardean, trenez joango gara hezitzaile batekin). Bi txanda osatu ditugu bat ekainaren 25etik 30era eta bestea irailaren 3tik 8ra.
  • AGROEKOLOGIA UDALEKU ITXIAK URDUÑAN, 6-14 urte bitartekoentzat. Bi txanda osatu ditugu. Bat uztailaren 8tik 14ra eta bestea uztailaren 15etik 21era.
  • FAMILIA UDALEKUAK LAPUEBLA DE LABARCAN, Familia guztiarentzat, Uztailaren 26tik 29ra
  • GAZTE IBILTARI UDALEKU IBILTARIA ESKUALDETIK, 12-16 urte bitartekoentzat, Irailaren 3tik 8ra

Animatu parte hartzera eta zabaldu nahi beste eskaintza!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide