Energiaren sorkuntzara jauzi egin du Goienerrek, ekarpenetarako leihoa irekita dago

2017 urteaz geroztik da Aiaraldea Ekintzen Faktoria Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibako bazkidea. Energia subiranotasunaren bidean, energia merkaturatzetik, energiaren sorkuntza proiektuak sustatzera pasa da sortu duen NafarKoop kooperatibaren bitartez.

 

 

Energiaren sorkuntzarako hainbat proiektu abiatu ditu Goiener taldeak; zentral hidroelektriko baten erosketa, instalazio fotoboltaikoak... Proiektu horiek garatzeko, jarraian zehazten ditugu ekarpen ekonomikoak egiteko leihoak ireki dituzte.

Zer da SorkWhtza eta nola funtzionatzen du?

SorkWhtza izena da, GoiEner Taldearen sorkuntza proiektu ezberdinak batzen dituen ekimenaren izena.

Bere helburua da bultzatzea jatorri berriztagarriko energien instalakuntza, erosketa eta sustapena. Instalakuntza ahalik eta banatu eta deszentralizatuenak aukeratuz.

SorkWhtzaren jatorria GoiEner Taldearen energia berriztagarriko proiektuak garatzeko konpromezuan dago. 2015 urtean egindako barne hausnarketa bat egin zen eta GOIENER, S.COOP. kooperatibak berak zuzenean sorkuntza proiektuak garatzeko aukera aintzat hartu bazen ere, eskenatoki ezberdinak aztertu ondoren aukera hori baztertu egin zen.

Horregatik sortu zen Nafarkoop, berriztagarrien proiektuetan inbertsioak egiteko sortutako lanabes juridikioa.

Lanabesa Nafarroan sortzeak helburu bikoitz bat izan duela uste dugu: berriztagarrietan inbertsio kolektiboak bultzatzea eta GoiEner Taldeak lurraldean egin duen lana azaleraztea.

Nola funtzionatzen du?

1. Egin zaitez GoiEnereko bazkide (oraindik ez bazara).
2. Egin zaitez Nafarkoopeko bazkide.
3. Orain ekarpena egin dezakezu ekarpen lehio batean. (Zer da ekarpen-leiho bat?)
4. Nafarkoop-SorkWhtzak egindako ekarpenak erabiliko ditu ekarpen leiho horietan hautatuako proiektuak aurrera ateratzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide