Uztailaren 24an, hurrengo ostiralean Abereh bakarlaria ariko da Laino eta beste belatz artean diskoa aurkezten. Abuztuaren 1ean, berriz, Jon Gurrutxaga & Urbil Artola gerturatuko dira Kateak lana taularatzera. Abuztuaren 8an, aldiz, Asla taldeak girotuko du iluntzea, eta 14an Osterabe taldeko Ane eta Ainize oholtzaratuko dira.
Willis Drummond taldeko Ekiza ere bertaratuko da abuztuaren 22an, larunbatean. Abuztuko azken asteburuan, ordea, emanaldi bikoitza egongo da. Batetik, ostiralean -28an- Esne Potakek joko du, eta larunbatean -29an- Peru Galbetek.
Azkenik, irailaren 5ean Birkit abeslari amurrioarra izango da Abasto plazan, Emen diskoa aurkezten.
Kontzertu guztiak arratsaldeko zortzietan izango dira, Laudioko Abasto plazan. Afaltzeko aukera eskainiko du Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuak kontzertuek iraun bitartean, eta taberna zerbitzua ere egongo da. Borondatea eskatuko da sarrera gisa, "krisi egoera honetan kultur-sortzaileak babestu eta sustatzeko".
