Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek azaroaren 30a (asteazkena) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira).
Lan-deialdia ebazteko kronologia
- Azaroak 21: Lan-deialdiaren zabalpena.
- Azaroak 30: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
- Abenduak 1-2: Jasotako hautagaitzen azterketa.
- Abenduak 5-9: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak.
- Abenduak 12: Ebazpena.
- Abenduak 19: Lan inkorporazioa.
FUNTZIOAK ETA EGIN BEHARREKOAK
Erakunde-komunikazio kazetariak honako funtzio hauek bete beharko ditu:
- Aldizkari zein web edukien erredakzioa.
- Maketazio lanak eta argazki eta bideoen tratamendua.
- Community management lanak eta herritarrenganako arreta zerbitzua.
- Kazetarien kontsulten kudeaketa eta hedabideekin harremanen kudeaketa.
- Prentsa oharren prestaketa eta zabalpena.
- Prentsaurreko eta aurkezpenen antolaketa.
- Komunikazio estrategien planifikazioa eta komunikazio planen garapena.
- Bestelako kudeaketa lanak:
- Lizitazioen azterketa eta proiektuen sorkuntza.
- Aurrekontuen prestaketa eta fakturazioaren jarraipena.
- Plangintzaren prestaketa eta jarraipena.
ESKATZEN DA
- Kazetaritza lizentziaduna edo graduatua izatea.
- Hizkuntzak: euskararen (C1 maila) eta gazteleraren ezagutza handia izatea.
- Kazetaritza eta erakunde-komunikazio lanetan esperientzia izatea.
- Diseinu editorialean ezagutza izatea (maketazioa eta argazkien tratamenduan).
- Komunikazio gaitasunak eta planifikaziorako trebetasuna.
- Jarrera aktiboa eta ekintzailea.
BALORATUKO DA
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuaren ezagutza eta proiektuarekiko atxikimendua.
- Sare sozialen erabileraren gaineko formakuntza edo ezagutza.
- Erakunde edo enpresen komunikazioan formakuntza berezitua.
- Euskarako C2 hizkuntz maila izatea.
- Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
- Aiaraldea eskualdea, eragileak eta entitateak ezagutzea.
- Aiaraldean jaio, lan edo bizitzea.
- Autoa eta B gida-baimena.
ESKAINTZEN DA
- 40 orduko lanaldia, astelehenetik ostiralera.
- 7 hilabeteko ordezkapen kontratua (ordezkapena bukatu ondoren, langilea jarraian sartuko da zabalik dagoen lan-poltsara).
- Ordutegi malgutasuna eta bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak.
- Lanaldiaren %40a telelanaren bidez egiteko aukera.
- Urteko soldata: 20.000 – 25.000 euro gordin.
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
- Lantalde gazte eta dinamiko baten partaide izatea.
- Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.