LAN ESKAINTZA

Kazetari baten bila dago Aiaraldea Komunikabidea

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Ekintzen Faktoria 2024ko api. 24a, 06:00
Erredakzio zereginetarako pertsonen bila ari da komunikabidea. / Aiaraldea.eus

Jardun erdiko kontratazio bat burutuko du Aiaraldea Komunikabideak, ohiko erredakzio jarduna indartzeko.

Kazetari baten bila dabil Aiaraldea Komunikabidea, komunikabideko ohiko erredakzioko jarduna indartu eta sendotzeko helburuarekin. Horretarako jardun erdiko kontratazioa egitea aurreikusi du.

Interesa duen orok maiatzaren 5a baino lehen bidali beharko ditu curriculuma eta aurkezpen gutuna, esteka honen bidez.

Edonola ere, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko 688 62 53 66 telefonora deitzeko aukera dago.

Lan-deialdia ebazteko kronologia

  • Apirilak 23: Lan-deialdiaren zabalpena
  • Maiatzak 5: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna
  • Maiatzak 6-7: Jasotako hautagaitzen azterketa
  • Maiatzak 8-9: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak
  • Maiatzak 10: Ebazpena
  • Maiatzak 13-20: Lan inkorporazioa*

*Oharra: Lan inkorporazioa hautatutako pertsonarekin adostuko da Kooperatiba eta pertsona horren interesak baloratuz.

Funtzio nagusiak

  • Eskualdeko gertakarien albisteak idaztea.
  • Erreportajeak osatzea.
  • Elkarrizketak egitea.
  • Aiaraldea Hemen hamabostekariaren erredakzioan parte hartzea.
  • Argazkiak eta bideoak ekoiztea.

Eskatzen da

  • Kazetaritzari lotutako ikasketak edota lan esperientzia izatea.
  • Euskaraz idazteko eta komunikatzeko gaitasuna izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.

Baloratuko da

  • Kazetaritzari lotutako bestelako esparruetan ezagutza edo esperientzia izatea (argazkilaritza, kamararen aurreko aurkezletzak, maketazioa...).
  • Beste komunikazio proiektuetan izandako lan esperientzia.
  • Gida baimena izatea.

Eskaintzen da

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea
  • Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera
  • Bi hilabeteko probaldia, kontratu mugagaberako asmoarekin
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera
  • 20 orduko lanaldia (jardun erdia)
  • Hilabeteko soldata: 1.740€ gordin (14 pagetan)*
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera

Oharra: Adierazitako lansaria uztailetik aurrera ezarriko da (gainerako langileen soldataten eguneraketarekin batera) eta jardun osoko lanaldikoa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide