Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi osoz aritzeko. Lanpostua beteko duen pertsonak inplikazioa izango du kudeaketa arloko funtzio desberdinetan:
- Kudeaketa Estrategikoan, erreflexio estrategikoa aurrera eramateko metodologia eta dinamiken sorkuntzan eta aplikazioan.
- Kudeaketa Operatiboan, proiektuen helburuak finkatu, gauzatu eta jarraipena egitean eta koordinazio zeregineratako baliabideen osaeran eta dinamizazioan. Gaur egun Aiaraldea Kooperatiba Elkartean 18 lagun ari dira lanean esparru hauetan: Komunikazioa, Elikadura Burujabetza, Hezkuntza eraldatzailea, Feminismoa, Kultura, Ekonomia Sozial Eraldatzailea, Inklusioa…
- Kudeaketa Ekonomikoan, bideragarritasun ekonomikoaren planaren jarraipenean eta erabaki hartze prozesuan eta kontabilitatearen kudeaketan.
Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek maiatzak 5 baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma esteka honen bidez.
Edonola ere, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko 688 62 53 66 telefonora deitzeko aukera dago.
Lan-deialdia ebazteko kronologia
- Apirilak 23: Lan-deialdiaren zabalpena
- Maiatzak 5: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna
- Maiatzak 6-7: Jasotako hautagaitzen azterketa
- Maiatzak 8-9: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak
- Maiatzak 10: Ebazpena
- Maiatzak 13-20: Lan inkorporazioa*
*Oharra: Lan inkorporazioa hautatutako pertsonarekin adostuko da Kooperatibaren eta pertsona horren interesak baloratuz.
Funtzio nagusiak
- Gogoeta estrategikorako metodologia eta dinamiken sorkuntza eta aplikazioan laguntzea.
- Plangintza operatiboen helburuak finkatu, gauzatu eta jarraipen egitea.
- Koordinazio markoen prestakuntza eta dinamizazioa.
- Langile taldearen kudeaketa.
- Bideragarritasun ekonomiko planaren jarraipena egitea eta horri lortutako erabakitze prozesua gidatzea.
- Kooperatibako zerbitzu eta produktuen kudeaketa.
*Oharra: Egungo kudeaketa lantaldearen arteko osagarritasuna bilatuko da funtzioen banaketa langileen gaitasun adierazgarrienen arabera egiteko.
Eskatzen da
- Proiektuen kudeaketan eskarmentua edo gaitasuna.
- Lan taldeen zuzendaritza eta koordinazioan eskarmentua edo gaitasuna.
- Erabakiak hartzeko gaitasuna
- Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua edo gaitasuna.
- Harreman pertsonaletarako gaitasuna
- Euskara ondo menperatzea.
Baloratuko da
- Enpresa eta proiektu kudeaketaren esparruko goi-mailako ikasketak.
- Pertsona dinamikoa, autonomoa eta ikasteko jarrera.
- Kontabilitate eta arlo fiskal zein laboralaren gaineko ezagutza.
- Proiektuarekiko atxikimendua.
- Aiaraldea eskualdea, eragileak eta entitateak ezagutzea.
- Herri ekimenez sortutako erakunde edo egitasmoetan esperientzia
Eskaintzen da
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea
- Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera
- Bi hilabeteko probaldia, kontratu mugagaberako asmoarekin
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera
- 40 orduko lanaldia (jardun osoa)
- Hilabeteko soldata: 1.740€ gordin (14 pagetan)*
- Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da
- Ordutegi malgua, lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera
*Oharra: Adierazitako lansaria uztailetik aurrera ezarriko da (gainerako langileen soldataten eguneraketarekin batera) eta jardun osoko lanaldikoa da.