LAN ESKAINTZA

Jardun osoko kazetari baten bila dago Aiaraldea Komunikabidea

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Ekintzen Faktoria

Erredakzio zereginetarako pertsonen bila ari da komunikabidea. / Aiaraldea.eus

Jardun osoko kontratazio bat burutuko du Aiaraldea Komunikabideak, ohiko erredakzio jarduna indartzeko.

Kazetari baten bila dabil Aiaraldea Komunikabidea, lan-taldean emango den ordezkapen bat kubritzeko.Horretarako jardun osoko kontratazioa egitea aurreikusi du.

Interesa duen orok Irailaren 18a baino lehen bidali beharko ditu curriculuma eta aurkezpen gutuna lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.

Edonola ere, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko 688 62 53 66 telefonora deitzeko aukera dago.

Lan-deialdia ebazteko kronologia

  • Irailak 4: Lan eskaintzaren zabalpena.
  • Irailak 18: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
  • Urriak 21-22: Lan elkarrizketak eta hautafroga
  • Irailak 23: Jasotako hautagaitzen azterketa.
  • Urriak 1: Laneratzea*

*Oharra: Lan inkorporazioa hautatutako pertsonarekin adostuko da Kooperatiba eta pertsona horren interesak baloratuz.

Funtzio nagusiak

  • Eskualdeko gertakarien albisteak idaztea.
  • Erreportajeak osatzea.
  • Elkarrizketak egitea.
  • Aiaraldea Hemen hamabostekariaren erredakzioan parte hartzea.
  • Argazkiak eta bideoak ekoiztea.

Eskatzen da

  • Kazetaritzari lotutako ikasketak edota lan esperientzia izatea.
  • Euskaraz idazteko eta komunikatzeko gaitasuna izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.

Baloratuko da

  • Kazetaritzari lotutako bestelako esparruetan ezagutza edo esperientzia izatea (argazkilaritza, kamararen aurreko aurkezletzak, bideo edizioa, maketazioa...).
  • Euskalzaletasuna eta ikuspegi feminista.
  • Beste komunikazio proiektuetan izandako lan esperientzia.
  • Gida baimena izatea.

Eskaintzen da

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea
  • Lantoki atsegin eta lantalde gazte eta dinamiko batean lan egiteko aukera
  • Bi hilabeteko probaldia, kontratu mugagaberako asmoarekin
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera
  • 40 orduko lanaldia (jardun osoa)
  • Hilabeteko soldata: 1.802,64€ gordin (14 pagetan)
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide