Pertsona horren funtzio nagusiak euskarazko kulturgintza proiektuen kudeaketa, bitartekaritza zein ekoizpena izango dira. Era berean, hazkuntza prozesuan dagoen ildo dinamiko baten parte izateko eta izaera ezberdinetako proiektuetan parte hartzeko aukera izango du (diziplina arteko programazio zikloak, sormen egonaldiak, sorkuntza- bekak, bitartekaritza artistikoak, nazioateko laborategiak…). Proiektu guztiak aztergai gure webgunean: www.kulturfaktoria.eus / instagramean: @kultur.faktoria).
Aiaraldea Ekintzen Faktoriak kultur ildorako kudeatzaile lanpostua eskaini du %70 lanaldian urriaren 19tik aurrera.
Lanpostuaren funtzioak
- Izaera kultural ezberdinetako proiektuen diseinua (erabiltzaileen azterketa, helburua, baliabideak, lan-kronograma, komunikazio-plana…), ekoizpena, jarraipena eta ebaluazioa. Ildoko plagintzaren kudeaketa jarraitua.
- Dirulaguntzak, funtsak eta bestelako finantzazio iturrien kudeaketa; dirulaguntzen bilaketa aktiboa eta abian dauden dirulaguntzen jarraipena eta kitapen prozesuaren gidaritza.
- Ildoaren kudeaketa ekonomikoa egunean eramatea. Administrazio eta kudeaketaren arduradunak gainbegiratuta, alorreko aurrekontua egin eta horri jarraipena egin.
- Komunitatearen dinamizazioa: Kultur ildoko beste arduradunarekin, bazkide eta erabiltzaileen lan taldea koordinatu. Sinergia izan dezakegun kultur eragileak identifikatu eta lankidetzak proposatu.
- Ildoaren eta ildoko ekintza desberdinen komunikazio ekintzak eta euskarriak diseinatu.
Eskatzen dugu
- Euskarazko kulturgintzaren ezagutza.
- Kultura sorkuntza, programazioa eta transmisioa sustatzeko gaitasunak.
- Arteari eta kulturari buruzko ezagutzak.
- Dinamizazio eta bat-bateko beharrei erantzuna emateko gaitasuna.
- Erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
- Bitartekaritza gaitasuna.
- Euskara ondo jakitea.
Baloratuko dugu
- Arteari eta kulturari buruzko ezagutza zabalak.
- Kulturgintzaren esparruko elkarte edo entitateetan aritu izana.
- Egitura parte-hartzaileetan eta talde lanean aritzeko gaitasuna eta esperientzia.
- Artista izatea.
- Kulturako dirulaguntzen ezagutza izatea eta aurrekontuetan aritu izana.
- Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
- Elkarlanerako erraztasunak izatea.
- Ikasteko jarrera izatea.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.
- Aiaraldea eskualdea ezagutzea.
- Euskalzaletasuna eta ikuspegi feminista.
Eskaintzen dugu
- Lantalde dinamiko baten partaide izatea.
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
- % 70eko lanaldia (jardunaldi osora moldagarria).
- Kontratu mugatua, mugagabe bilakatzeko aukerarekin.
- Ordutegi malgua, lanaldiaren % 20 telelanaren bidez egiteko aukera.
- Hilabeteko soldata: % 70eko lanaldian 1.260 € gordin (14 ordainsaritan).
- Laudion (Araba) kokatutako lanpostua.
Izen emate epea: Lan-deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, irailaren 27a baino lehen honako hauek bidali beharko dituzte lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera: curriculuma eta aurkezpen gutuna.
Lan deialdia ebazteko kronologia
- Irailaren 14: Lan-deialdiaren zabalpena.
- Irailaren 27: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
- Irailaren 28: Jasotako hautagaitzen azterketa.
- Irailak 29tik- Urriaren 1era: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak.
- Urriaren 3: Ebazpena.
- Urriaren 19: Laneratzea.
*Oharra: Lan inkorporazioa hautatutako pertsonarekin adostuko da Kooperatibaren eta pertsona horren interesak baloratuz.
Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek 633 51 73 83 telefonora idazteko/deitzeko aukera izango dute. Curriculuma eta aurkezpen gutuna entregatzeko lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera bidali (erdaraz idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira).