Aiaraldeko Berbalagun kanpainia

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Berbalagunak   Euskara

Aiaraldeko Berbalagun kanpainia

Urrian hastekoa da aurtengo ikasturtea eta izen-ematea zabalik daukagu. Anima zaitezte!

Gurasolagunen irteera Grazal haitzulora

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Berbalagunak   Euskara

Aiaraldeko Gurasolagunak Enkarterriko Grazal haitzuloa zeharkatzen ibili ginen. Ederki pasa genuen ordu luze batez lurpean tipi-tapa!

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Mairulegorretan "Berbabentura" egin zuten larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Berbalagunak   Euskara

Berbabentura egitasmoaren baitan, Mairulegorretako kobazulora irteera antolatu zuen AEKk. Aaron Garmendiaren laguntzarekin bertako leizeak ezagutu zituzten. Ondoren, Igor Arzuaga musikari aretarraren kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten.

zunba saioak familian

zunba saioak familian

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Berbalagunak parte hartu!

IGERIKETA IKASTAROA

IGERIKETA IKASTAROA

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Berbalagunak beldurra kentzeko hastapen ikastaroa

orientazio jolasa familian!

orientazio jolasa familian!

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Berbalagunak ahobizi/belarriprest eta gurasolagun ekimenek antolatutako jolasa

Berbalagun egitasmoa berriz ere martxan

Berbalagun egitasmoa berriz ere martxan

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Berbalagunak Urtero, udazkenarekin bat berbalagunak elkartzen hasten dira. Aurtengoan ez da ezberdin izango. Laudio, Amurrio, Aiara eta Urduñan taldeak martxan dira. Batzuk euskal dantzak ikasteko, beste batzuk joskintzan aritzeko, bi talde mendira doazenak (batzuk korrika eta besteak oinez). Badira urtero tabernetan ordu betez euskaraz aritzen direnak eta familian elkarrekin jolasten direnak ere (gurasolagun). Urte honetan eskoletako ikasleen gurasoei deia zabaldu nahi diegu bereziki. Haien seme-alabak eskolan dauden bitartean, bazkal ostean elkartzeko (15.00-16.00 bitartean). Haiek erabakiko dute maiztasuna eta nola elkartu. Izan daiteke mahai inguruan, paseoan doazela.... Euskaraz aritzea da helburu bakarra. Horretarako, eskoletan esku-orriak banatuko ditugun arren, hemen baduzue nora jo, parte hartzeko edozein ekintzetan. Ez zarete damutuko!