Berbalagun egitasmoa berriz ere martxan

Urtero, udazkenarekin bat berbalagunak elkartzen hasten dira. Aurtengoan ez da ezberdin izango. Laudio, Amurrio, Aiara eta Urduñan taldeak martxan dira. Batzuk euskal dantzak ikasteko, beste batzuk joskintzan aritzeko, bi talde mendira doazenak (batzuk korrika eta besteak oinez). Badira urtero tabernetan ordu betez euskaraz aritzen direnak eta familian elkarrekin jolasten direnak ere (gurasolagun). Urte honetan eskoletako ikasleen gurasoei deia zabaldu nahi diegu bereziki. Haien seme-alabak eskolan dauden bitartean, bazkal ostean elkartzeko (15.00-16.00 bitartean). Haiek erabakiko dute maiztasuna eta nola elkartu. Izan daiteke mahai inguruan, paseoan doazela.... Euskaraz aritzea da helburu bakarra. Horretarako, eskoletan esku-orriak banatuko ditugun arren, hemen baduzue nora jo, parte hartzeko edozein ekintzetan. Ez zarete damutuko!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide