aiaraldea.eus

Okondoko bideo katea: Txabi Ugalderen konpromisoak

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua   Euskara

Mezu hau jaso du Okondoko Txabik, eta nola ez, bere konpromisoak gurekin partekatzera animatu da! 

Kontuz ibili, zuk ere jaso dezakezu eta!

 

KAIXO DEABRUAREN ALABA!

 

Zorionak! Euskararen erroten jolaserako hautatua izan zara, gure hizkuntzarekiko maitasun eta konpromiso kate bat da! Eta ezin duzu eten... Jolasa segi ezik Mari, Tartalo, Galtzagorri eta eguneko zein gaueko izaki mitologiko guztiak zure etxean sartuko dira eta dena hankaz gora jarriko dizute, abisatua zaude! Nik badaezpada kasu egin diot eta agindutakoa bete dut!


Aurtengo abenduaren 3a, Euskararen eguna, ikaragarria izango da. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak dei berezia egin digu herritar eta entitateei “konpromisoak hartu eta euskararekiko maitasuna adierazteko”.

Euskarak ez du hitz ederrik behar, konpromisoak behar ditu. Txikiak, handiak, egun batekoak, betirakoak.. (Ideia premian bazaude hemen dituzu 200 proposamen baino gehiago: 
https://drive.google.com/file/d/0B_xDLyxnUGO8cXBsdGZ2RmIySWs/view?usp=sharing) Nik nireak hartu ditut, jarraian helduko zaizun bideoan ikusiko duzun bezala...


Zorionekoak gu, hau irakurri baduzu ezin duzu atzera egin, katearen parte zara:

- 24 ordu baino lehen bideo-selfiea grabatu behar duzu euskararen erabilera biderkatzeko zein konpromiso hartuko duzun azalduz

- eta zein 3 pertsona gonbidatzen dituzun eurek ere mandatu hau bete eta konpromisoa har dezaten (bideoan aipatu euren izenak!)
- Mezu hau eta zuk grabatutako bideoa, izendatu dituzun ZURE HERRIKO 3 lagun horie bidali behar diezu watxapez 24 ordu baino lehen; baita konpromisoak@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbidera ere (sarean partekatzeko prest bazaude noski ;)


Eta nola ez, abenduaren 3ko goizean Amurrion izango dugun konpromiso eta maitasun festara etor zaitez euritakoarekin, nahi duzun bezala: oinez, patinez, txirrindulaz...

Kasu! Katea eten edo egun bat baino gehiago luzatzen bazara, izaki mitologiko guztiak gainera eroriko zaizkizu! Direnik ez esan, ez direnik ez sinistu!

 

None

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa