Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak udako kanpaina abiatu du: AHOBIZI eta BELARRIPREST lagunak aurkeztu dizkigu.
Ahobiziak beti euskaraz egiten du, euskaldun diren ezagun guztiekin, eta ezezagunekin lehenengo hitza beti euskaraz egiten du, eta elkarrizketak euskaraz izaten ahalegintzen da beti.
Belarriprestak, euskara ulertzen du eta beti euskara entzuteko prest dago, nahiz eta batzuetan berak erdaraz erantzun.
Ahobizi eta Belarriprest Aiaraldeko eskualdea ezagutzeko asmoz etorri dira, ostairalean Arakaldora joan ziren eta hurrengo egunetan beste hainbat herri bisitatuko dituzte: Areta, Ugarte, Luiaondo, Amurrio, Laudio , Arrankuadiaga-Zollo, Okondo, Orozko, Artziniega eta Urduña.
Haiengana hurbildu zaitez eta entzun esan behar digutena:
IZAN AHOBIZI EDO BELARRIPREST!!!