1. EGINKIZUNAK:
- Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluaren koordinazioa eta dinamizazioa.
- Gainerako elkarte eta instituzioekiko harremanak bideratzea.
- Barne eta kanpo komunikazioa bideratzea.
- Sor daitezkeen proiektuen lanketa eta zabalkundea.
2. ESKATZEN DA:
- Euskaraz egoki komunikatzeko gaitasuna.
- Aiaraldea eskualdearen ezagutza: elkarteak, pertsonak…
- Ekintzailetza.
- Lantaldean aritzeko gaitasuna.
- Harremanetarako trebetasuna.
- Koordinazioa eta kudeaketarako gaitasuna.
- Autoa eta gida-baimena.
3. BALORATUKO DA:
- Euskalgintzan aritu izana.
- Gizarte ekimenenetan partaide izana.
- Lanerako malgutasuna.
- Soziolinguistika ezagutza.
4. LAN EGOERA:
- 20 ordu astean. Lanaldi erdia.
- Ordutegi malgua.
- Soldata: 650 € gordin/hilean. 14 ordainsari urtean (aurrerago berrikusteko konpromisoa).
- Lan harremana hasteko hilabetea: Abendua
Gaurtik eta urriaren 23ra bitartera aiaraldekoeuskalgintza@gmail.com helbidean jasoko dira curriculumak.
AIARALDEKO EUSKALGINTZA KONTSEILUA
Amurrion, 2018ko urriaren 15ean
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide