Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak maiatzeko hauteskundeen harira prestatutako kanpaina da "Ez We can´t". “Euskara udal-hauteskunde kanpainan” sartu eta “Aiaraldeko instituzioetan hizkuntza-eskubideak errespetatzeko aldarrikapena agenda politikoan kokatzea” dira gitasmoaren helburuak.
“Esparru instituzionalean, beste arlo askotan bezala, euskaraz osoki bizitzeko ezintasun nabari bat dugu euskaldunok: bigarren mailako herritarrak gara askotan instituzioen aurrean, eta okerrena dena, indarrean dauden legeek, dekretuek eta adostasunezko irizpideek aitortzen dizkiguten eskubideak urtez-urte urratuak direla ikusten dugu”, azaldu dute Kontseiluko kideek, “larriena baina, egoera hori normaltzat hartzen dela da, eta ez direla beharrezko neurriak hartzen eskubide urraketa horiek amaitzeko”.
Alderdi politikoekin jarri da kontseilua harremanetan, hiru eskaera nagusi plazaratzeko: Hautagaiak euskaradunak izatea edo legealdian euskara ikasteko konpromisoa hartzea, hauteskunde-kanpaina euskaraz ere garatzea eta programa politikoetan 11 neurri zehatz hartzea euskararen normalizaziora begira.
Sinadura bilketa
Horrez gain, sinadura bilketa abiatu dute, hizkuntza eskubideen urraketa salatu eta alderdiak arestian aipatutako konpromisoak hartzera bultzatzeko. #EzWeCant traola baliatuko da kanpainari zabalkundea emateko.