LAN ESKAINTZA

Euskaraldia dinamizatzeko lan poltsa

Ahobizi eta Belarriprestak agertu ziren aurreko edizioan Euskaraldiaren eskutik./ Aiaraldea.eus

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak Aiaraldeko eskualdean Euskaraldia ekimena
dinamizatzeko langilea kontratatu nahi du 2020ko uztaila eta abendua bitartean. 

FUNTZIOAK
 Eskualdeko eragileei eta herritarrei ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak,
norbanakoak...), prestakuntza eskaini eta aktibatu.
 Euskaraldia dinamizatzeko eskualdean sortutako 10 batzordeak koordinatu, ahaldundu
eta indartzeko ekimenak garatu eta diseinatu.
 Eskualdeko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
 Euskaraldiaren bueltan euskaltzaleek saretu.
 Batzordeekin batera, herrietako plangintza eta kronograma zehaztu (ekintzak,
komunikazioa...) eta entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
 Euskaraldiaren antolakuntzaren parte diren gainontzeko eragile eta norbanakoekin
koordinatu.
 Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
 Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu eta datuak kudeatu.
 Eskualdeko sare sozialak kudeatu.
 Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu, auzo, entitate eta eskualdeko
euskaltzaleekin.


BALDINTZAK
> Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
> Eskualdea eta eskualdeko gizarte dinamikak ezagutzea.
> Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
> Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
> Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea
erakartzeko abilezia).
> Lanerako autonomia maila altua izatea eta kudeaketarako gaitasuna izatea.
> Ordutegi malgutasuna izatea.
> Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da.


LAN BALDINTZAK
- Astean 30 orduko lanaldia.
- 5 hilabeteko kontratua (uztaila - abendua).
- Ordainsaria: 1125€ gordin hilabetean.
- Ordutegi malgua.
Curriculumak hurrengo helbidera bidali behar dira: aiaraldekoeuskalgintza@gmail.com
Curriculumak aurkezteko azken eguna ekainaren 21a izango da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide