LAN ESKAINTZA

"Koordinazio eta dinamizaziorako" pertsona baten bila ari da Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua 2016. urtean sortu zen. / Aiaraldea.eus

Kontratako pertsona otsailetik aurrera hasiko da lan egiten, lanaldi erdian. 

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak pertsona bat kontratatu nahi du 2021eko otsailetik aurrera lanean aritzeko. Hona hemen deialdiaren ezaugarriak:

1. EGINKIZUNAK:

  • Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluaren koordinazioa eta dinamizazioa.
  • Gainerako elkarte eta instituzioekiko harremanak bideratzea.
  • Barne eta kanpo komunikazioa bideratzea.
  • Sor daitezkeen proiektuen lanketa eta zabalkundea.

2. ESKATZEN DA:

  • Euskaraz egoki komunikatzeko gaitasuna izatea (idatziz zein ahoz).
  • Aiaraldea eskualdearen ezagutza: elkarteak, pertsonak, gizarte dinamikak...
  • Lanerako autonomia eta ekintzailetza.
  • Lantaldean aritzeko gaitasuna.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna.
  • Koordinazioa eta kudeaketarako gaitasuna.
  • Ordutegi malguntasuna.
  • Autoa eta gida-baimena.

3. BALORATUKO DA:

  • Euskalgintzan aritu izana.
  • Gizarte ekimenenetako partaide izatea.
  • Lanerako malgutasuna izatea.
  • Soziolinguistika ezagutza izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea.

4. LAN BALDINTZAK:

  • Lanaldi erdia (20 ordu astean), lanaldi osora handitzeko aukerarekin.
  • Ordutegi malgua.
  • Soldata: 750 € gordin/hilean. 14 ordainsari urtean.
  • Lan harremana hasteko hilabetea: otsaila

Curriculumak urtarrilaren 13ra arte jasoko dira, hurrengo helbidean: aiaraldekoeuskalgintza@gmail.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide