Eskolak ezin du

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua 2021ko ira. 20a, 13:18
Aho bilorik gabe onartu beharra dago: eskolak ezin du. Belaunaldi berrien euskalduntzea D ereduaren eskutik automatikoki etortzea espero bagenuen, jada esan dezakegu: kale. Eskolak, berak bakarrik, ezin ditu gure umeak euskaldundu. Ezin du. Mahaiak beste bi hanka behar ditu, gutxienez: familia eta aisialdia. Aktibatzeko garaia da.
Zer harreman dugu euskararekin? Zer garrantzia du euskarak gure seme-alaben eskola ibilbidean? Eskolarekin nahikoa al da euskalduntzeko? Horrela hasi ditugu egunotan gurasoekin izan ditugun saioak, Gurasoleku proiektuaren aurkezpenaren baitan, Amurrion. Adostasuna: euskara berebizikoa da eta eskolak, berak bakarrik, ezin du. Ideia bera dakar Berria egunkariak igande honetan argitaratutako erreportai sortan eta baita Argia astekariak ere Kataluniatik ekarritako elkarrizketan. Murgiltze ereduak ezin ditu gure haur, ume eta nerabeak euskaldundu, ez du lortzen. Xedea erdiesteko familia eta asialdia elementu ezinbestekoak dira.

Diagnostiko bateratu horrekin, zer egin? Lehenengo eta behin ariketa pertsonal bat: euskararekin guk eta gure seme-alabek dugun harremanaz gogoeta egin behar dugu. Euskaraz jakin, jardun edo ez jardun, edo eta hitz erdirik ez egin arren, mugitu beharra daukagu. Guztiok badugu zer eginik. Aktibatu egin behar dugu, aurrera egin ezean, euskalduntzean atzera joango baigara.

Ideia horretatik abiatuta, norbera dagoen lekutik mugitzeko iraokizun konkretuekin, 5 urte arteko umeak dituzten gurasoekin biltzen ari gara Amurrion, eskolaz-eskola. Proposamen praktiko eta errazak eskura jartzeazgain, eskaintza batekin goaz besapean: Gurasoleku. Euskara eskolak gurasoentzat, mintza-praktikak eta aisialdia familian euskaraz. AEKrekin elkarlanean eta Amurrioko eskola eta haurreskola guztien parte hartzearekin abiatu dugun proiektu honek, guztioi ematen digu aukera.

Aktibatu eta parte-hartu, soilik etxetik, eskolatik eta kaletik ekinez lortuko baitugu euskalduntzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide