Ekimen handiago baten baitan, azoka berezi bat prestatzen ari gara abendurako, eskualdeko kultur ekoizpenaren eta sortzaileen erakuslehio izan nahi duena. Eskualdeko euskarazko ekoizpenari argazkia atera eta hauspoa eman nahi diogu.
Gure musika taldearen diskografia, kontakturako txartelak, afitxak, kamisetak, grabatu nahi dugun hurrengo diskorako crowdfunding kanpainarako esku-orria,... Gure hurrengo antzerki obraren publizitatea eta kontaktua. Nire bibliografia osoa. Grabatu berri dudan laburmetraiaren aurrerapena,...
Sortutakoa erakutsi, saldu eta azaltzeko erakuslehio bat ireki nahi diegu sortzaileei eta euskara ardatz duten elkarte eta norbanakoei. Euskarazko kulturari ikusgarritasuna eman eta kontsumoa bultzatzea xede dugu eskualdean.
Zehaztasun gehiago jakiteko, jar zaitez gurekin harremanetan, lehen bai lehen: e-mailez, telefonoz edo whats-appez.
info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
Tlf. 688 86 29 49