Euskararen normalizazioa Aiaraldean

Euskaren errota (2021eko erremixa)

2021eko abenduaren 4an Luiaondo ospatuko dugun Aiaraldeko euskararen egunerako kanta eta bideoklipa duzue hau. 

Bost urte pasa dira eskualdeko euskararen eguna elkarrekin ospatu genuenetik. Hori dela eta orduko kanta berreskuratu eta Jimmy Bidaurretaren eskuetan jarri dugu, bertsio berritua plazaratzeko.

Hemen da berriz, Euskararen errota.

Denok dantzara eta... EUSKARAKTIBATU!

Musika: Igon Olaguenaga
Hitzak: Izar Mendiguren
Erremixa: Jimmy Bidaurreta
Koreografia: Ainhize Solaun
Musikari gonbidatuak:
*Egoitz Uriarte
*Chiki Lora
*Jurgi Ibarretxe
*Xabi Basterra
*Sabin Guaresti
*Olatz Gartzia
*Irati Mendiguren
*Garazi Abrisketa
*Igor Arzuaga
Bideogintza: Komunika

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide