..."beti daude liatuta marroi handiekin eta gauza txiki hauek, euskara, beti geratzen da... gerorako"
Txikiak, meharrak,indartsuak. Euskararen egunak. Politak, sinpleak, konplexuak. Euskararen egunak. Ohiukatzeko, xuxurlatzeko, aldarrikatzeko. Euskararen egunak. Lausenguetarako, kritikarako, proposamen berrietarako. Euskararen egunak. Biraotan hustutzeko, maitasun eleak oparitzeko, hitzaspertuan ibiltzeko. Euskararen egunak. Alperkerian aritzeko, alperrik jarduteko, alprojarena egiteko. Euskararen egunak. Saltzeko, salatzeko, saltsan egoteko. Euskararen egunak. Solastu, jolastu, garraztu. Euskararen egunak. Amestu, negarrez blaitu, igerian arnastu. Euskararen egunak. Adarra jo, larrua ferekatu, bestea madarikatu. Euskararen egunak. Korrika egin, txiri-txiri ibili, ondokoa astoratu. Euskararen egunak. Tragoa hartu, serio mintzatu, trapa dantzatu. Euskararen egunak.
Harro eta harrokeria barik, gurea eta guztion eskura. 1, 2, 3...? 365? Horiek eta gehiago euskararen egunak!
Ugari mintzatu, oro kontsumitu, maiz inplikatu eta Aiaraldea Euskaraktibatu!
Azken hitza: bihar dakizuen bezala, ez gara Luiaondon izango. Gure eskerrik beroenak jai horren prestaketan inplikatu zareten guzti guztioi. Mila esker egun horren zain ilusioz zeundetenoi. Gure eskerrik zintzoena bihar lanean aritu behar ziren teknikari, antzezle, musikari eta profesionalei beren laguntza eta ulerkortasunagatik. Baita beren bolondres lanarekin amestutako jai hau egi egiten lagundu behar zigutenei. Guztioi esker mila eta ez ahaztu, egin, egingo dugu.
Aiaraldea Euskaraktibatu!
Azken azkena: kontsolatzeko...musika!