Biharamuna

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua 2022ko api. 13a, 07:43
Bukatu da. Emozioen eztanda, komunitatearen berraktibazioa, energia txutea,... Zenbat irudi ahaztezin, zenbat irribarre, malko eta izerdi. Hamaika kolore, motibazio eta aldarrikapen lekuko baten atzetik. 22.n Korrikaren arrastoak, aho-zapore gozoak,... dirau.

Argazkiak birpasatu eta... orain zer? Korrikak interpelatzen gaitu, instituzio, elkarte, norbanako,... Korrika egiteari utzi diogun honetan, ez gelditu, pausuak ematen jarraitu. Guzti, guztiok.

 

Memoria. Zergatik da Korrika? Helduen euskalduntzean diharduen entitate garrantzitsuenak finantziazio falta duelako. Dirua behar du helduen euskalduntzeak eta doakoa behar du izan euskara ikasteak. Bi gabeziok konponbidea behar dute. Pausuak eman dira, gehiago behar dira.

 

Lekukoa eskutan hartu, kilometro batzuk egin eta gero? Aurrera! Atzera ez! Elkarlana, baliabideak, bideak erraztu eta ez trabatu. Instituzioei eskaera zuzena, euskararen normalizazioan aurrera jarrai dezagun, orpoz-orpo.

 

Euskara da Korrikaren motorra, norbere elkartera itzultzean, norbere jardunera itzultzean ez ahaztu, ez eman bizkarra, ez baztertu, euskarak jarri baikaitu guztiok martxan.

 

Aukera berriak, bestelako ekimenak,... badatoz. Pausuak ematen jarraitzeko bideak izango dira, ez galdu aukera.

 

Mintzatu. Inplikatu. Kontsumitu.

Hitzetatik ekintzetara.

#hitzEkin eta #euskaraktibatu Aiaraldea!

 

P.D. Duela urte gutxi batzuk barrakoi batzuetan lanean ziren Amurrioko AEK-ko kideak. Lan itzela egin dute. Hemendik gure aitortza, miresmena eta babesa.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide