Duela aste bete, Malen Atxa Matx kantari laudioarrak Berri Txarrak taldearen Katedral bat kantaren bertsioa argitaratu zuen, gazteleraz. Bi egun geroago Goiatz Duttok gaztelera hautatzen zuen Zetak taldearen Itzulera kantaren bertsioa plazaratzeko.
Zergatik gazte euskaldunek gaztelera hautatzen dute? Hizkuntza hautuak axola al du?
Goiatz eta Malenen konplizidadeaz gaia mahai gainean jarri nahi izan dugu, oraingoan Aiaraldeko gazteak interpelatzeko.
Zer gorputzaldi uzten digu Itzulera gazteleraz entzuteak? Katedral bat gazteleraz berdin hunkitzen al gaitu?
Abenduaren 17an erantzunen bila abiatuko gara. Aiaraldeko gazte komunitate osoa interpelatu nahi dugu, gurasokeriarik gabe gazteei hitza eman, gazteak bildu euskararen inguruan. Jakingura dugu, erronka hor da, piztuko al da txinpartik Aiaraldean? Edo...
Guri bost?
Abenduaren 17a agendan gorde, berehala informazio guztia hemen.