Hizkuntzak guri bost? edo, gazteak eta euskara bidaide direla, zerbait piztuko ote da Aiaraldean? Bada interesik? Bada zer eginik? Gazteok, zer esanik ba al dugu? Erantzunaren bila abiatua nahi dugu, gazteak protagonista.
Horretarako larunbat honetako menua:
16:50 Harrera topaketako parte-hartzaileei
17:00 Ongi etorria
17:05 Euskal Herri mailako lau gonbidaturi elkarrizketa
17:45 Publikoaren galderak
17:50 Etzigarriak bideo laburra
18:00 Mahaingurua taldetxoetan
18:30 Mahai bakarraren bueltan: partekatu, eztabaidatu, proposatu,…
19:00 Ibabe eta Iholdi Beristainen bakarrizketa musikatua
19:30 Jan-edana, elkar ezagutu eta agurra
Gonbidatuak
Euskal Herri mailako gonbidatuak izango ditugu larunbatean Faktorian. Orotara lau ordezkaria izango ditugu Faktorian. Oraingoz bi emango ditugu ezagutzera: Etzigarriak proiektuko Ane Zugaza musikari bilbotarra eta Gazte Euskaltzaleen Sareko Aitor Imaz gasteiztarra.
Informazio guztia eskuratzeko hemen.