Eskubideak bermatzeko, hautagaiak euskaldunak izatea ezinbestekoa da.
#HautagaiEuskaldunak kanpainaren berri zehatza hemen.
Tantaka tantaka eskualdeko alkategaiak zeintzuk izango diren jakitera ematen ari dira Aiaraldeko alderdi politikoak. Maiatzeko Udal hauteskundeei begira euskaldunon hizkuntz eskubideak errespetatzea eskatzen dugu. Hautagai euskaldunak eskatzen ditugu. Hautagai euskalduna baita hizkuntz eskubideak berma ditzakeen bakarra, euskalduna elebidun den neurrian herritarrari bere hizkuntzan entzun, ulertu eta erantzun baidiezaioke.
Eskubideak bermatzeko, hautagaiak euskaldunak izatea ezinbestekoa da.
#HautagaiEuskaldunak kanpainaren berri zehatza hemen.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.