Argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua 2023ko mai. 17a, 14:25

Enkoadraketa zehatz bat, une zehatz bat, errealitatearen zati bat jasotzen da argazkian. Errealitatea ulertzen laguntzen digute argazkiek. Presentzia nahiz absentziak informazio iturri dira. Nor, non eta nola.

Udal Hauteskundeen baitan lau argazki aterako ditugu, euskararen ikuspegiarekin. Bi jada mahai gainean dira. Herritarrek ahalik eta informazio gehien izan dezaten, boto burujabea gauzatzeko unean.

Bat. Hautagai zerrendetan, zenbat dira euskaldun? Nork daki euskaraz hitz egiten? Nork soilik ulertzen du? Hautagai Euskaldunak ekimenarekin eskualdeko 32 hautagai zerrendetan euskaldunak zenbatu ditugu eta horren arabera nota jarri. Nork errespetatu dezake herritarraren hizkuntz hautua? Hizkuntz eskubideez ari gara.

Bi. Duela lau urte hautagaiek euskararekiko hartutako konpromisoak zertan dira? Bai We Can dinamikak lau urteotan herriz herri emandakoa publiko egin dugu. Konpromisoak betetzeaz eta elkarlan dinamika batez ari gara, instituzioak, alderdiak eta euskalgintza inplikatuz.

Hiru. Elkarlanari eta konpromisoen dinamikari jarraipena emateko proposamen berria egin diegu alkategaiei. Proposamena publikoa da eta hurrengo egunetan nork zer sinatuko duen argitara emango dugu. Elkarlanerako konpromisoa, hizkuntz eskubideak bermatzeko borondatea eta euskararen normalizazioan aurrera pausuak emateaz ari gara.

Lau. Herritarron etxeetara helduko diren esku-orriak aztertu eta argazkia aterako dugu. Behintzat elebidunak dira? Programetan euskara aipatzen da? Zeintzuk dira gure hizkuntzarekiko proposamenak? Hizkuntza politikaz, eskubideez,... hortaz ari gara.

Errealitatearen lau zati jarriko ditugu mahai gainean, herritar orok interpretatzeko aukera izan dezan euskararen betaurrekoak jarrita, badena eta ez dena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide