Bai We Can dinamika abiatu zuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak duela lau urte, eta pasa den maiatzaren 3an Sarauben balorazioa aurkeztearekin batera, legegintzaldi berrirako konpromisoak argitaratu. Proposamen berria hautagaiei helarazita, hurrengo egunetan jakinaraziko dugu Aiaraldeko alkategaiek zeintzu konpromiso hartu dituzten; udaletan euskararen normalizazioa bultzatu, alderdi politikoak euskararen normalizazioan pausuak eman eta elkarlana sustatzea xede duen ekimen honen bidez.
Amurrio
EH Bilduko alkategai Jon Berganzak konpromisoen jarraipen mahaian parte hartzeko konpromisoa sinatu du. Bertan udalaren hizkuntz politikaz hitzegitearekin batera, hizkuntz eskubideen urraketen aurrean elkarrekin jarduteko protokolo bat osatzea adostuko da.
Kanpainako kartelak gutxienez elebiz egingo ditu EH Bilduk, euskarari lehentasuna emanez. Hautagaitzaren ekitaldi guztietan euskararen presentzia gutxienez % 50ekoa izango dela ere bermatzen dute.
Beste 13 konpromiso hartu ditu Berganzak: euskara ikasteko doakotasuna lortzeko, udalaren kanpo komunikazioa euskaraz bermatzeko, Euskara Planaren betetze maila ezagutarazteko, programazioan euskararen presentziaren gutxieneko kuota ezartzeko, udal batzetan bere jardunaren erdia behintzat euskaraz egiteko, udalaren programazioa aurkeztean hizkuntza azterketarekin batera plazaratzeko, udalaren ikastaroetan monitoreak elebidunak izateko, udalaren jendaurreko arreta zerbitzuak euskaraz izan daitezen, diruz lagundutako elkarteen kanpo komunikazioa elebitan izan dadin, kanpo kontratazioetan zein lan eskaintzan hizkuntz irizpideak ezartzeko eta herritarrei udal bileretan euskaraz aritzeko eskubidea bermatzekoa.
Dokumentu honetan irakur daitezke sinatutako konpromiso zehatzak.
Orain Amurrio-ko alkategai Kepa Gonzalezek konpromisoen jarraipen mahaian parte hartzeko konpromisoa sinatu du. Bertan udalaren hizkuntz politikaz hitzegitearekin batera, hizkuntz eskubideen urraketen aurrean elkarrekin jarduteko protokolo bat osatzea adostuko da.
Kanpainako kartelak eta kanpo komunikazio guztia gutxienez elebiz egingo du Orain Amurriok, euskarari lehentasuna emanez. Hautagaitzaren ekitaldi guztietan euskararen presentzia gutxienez % 50ekoa izango dela ere bermatzen du.
Beste 14 konpromiso hartu ditu Gonzalezek: euskara ikasteko doakotasuna lortzeko, udalaren kanpo komunikazioa euskaraz bermatzeko, Euskara Planaren betetze maila ezagutarazteko, programazioan euskararen presentziaren gutxieneko kuota ezartzeko, 18 urtez beherakoei eskaintza euskaraz izateko bere osotasunean, udalaren programazioa aurkeztean hizkuntza azterketarekin batera plazaratzeko, udalaren ikastaroetan monitoreak elebidunak izateko, normalizaziorako giza-baliabideak bermatzeko, udalaren jendaurreko arreta zerbitzuak euskaraz izan daitezen, diruz lagundutako elkarteen kanpo komunikazioa elebitan izan dadin, kanpo kontratazioetan zein lan eskaintzan hizkuntz irizpideak ezartzeko eta herritarrei udal bileretan euskaraz aritzeko eskubidea bermatzekoa.
Dokumentu honetan irakur daitezke sinatutako konpromiso zehatzak.
Elkarrekin Guk Bai koalizioko alkategai Leticia Jimenezek konpromisoen jarraipen mahaian parte hartzeko konpromisoa sinatu du. Bertan udalaren hizkuntz politikaz hitzegitearekin batera, hizkuntz eskubideen urraketen aurrean elkarrekin jarduteko protokolo bat osatzea adostuko da.
Kanpainako kartelak eta kanpo komunikazio guztia gutxienez elebiz egingo du Elkarrekin Guk Baik, euskarari lehentasuna emanez.
Beste 12 konpromiso hartu ditu Jimenezek: euskara ikasteko doakotasuna lortzeko, udalaren kanpo komunikazioa euskaraz bermatzeko, Euskara Planaren betetze maila ezagutarazteko, programazioan euskararen presentziaren gutxieneko kuota ezartzeko, udalaren programazioa aurkeztean hizkuntza azterketarekin batera plazaratzeko, udalaren ikastaroetan monitoreak elebidunak izateko, normalizaziorako giza-baliabideak bermatzeko, udalaren jendaurreko arreta zerbitzuak euskaraz izan daitezen, diruz lagundutako elkarteen kanpo komunikazioa elebitan izan dadin eta kanpo kontratazioetan zein lan eskaintzan hizkuntz irizpideak ezartzeko.
Dokumentu honetan irakur daitezke sinatutako konpromiso zehatzak.
EAJko alkategai Txerra Milinuevok, gure elkartearekin biltzeari muzin egin eta konpromisoak sinatzeari uko egin dio, bere alderdiko ordezkariek duela lau urte konpromisoak sinatu eta legegintzaldian Bai We Can dinamikan parte hartu duten arren. Bestetik, PSEko Amurrioko arduradunei proposamena luzatu zaie, sinatzeari uko egin diotelarik.
Udal hauteskundeei begira, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ekimen ezberdinak garatuko ditu, euskara agendan jarriz, hizkuntz eskubideak aldarrikatuz, gardentasuna praktikatuz eta normalkuntzak pausuak eskatuz.