Udal Legearen kontrako erabakia kate luze baten azken katebegia besterik ez da, aspalditik ari du euskararen kontra epaitegien aldetik. Laudio, Barakaldo, Irun, Atarrabia, Orkoien,… zerrenda luzatuz darrai.
Egoera horren aurrean Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak manifestaldi nazionala deitu du azaroak 4rako Bilbon arratsaldeko bostetan. Ekimenarekin bat eginez, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak mozioa aurkeztu du Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Okondo, Orozko, Arrankudiaga-Zollo, Arztiniega eta Arakaldoko Udaletan, bertako udalbatzek adierazpen publikoa egin dezaten eta azaroak 4ko ekimenarekin bat egin dezaten.
Dokumentua eta informazio gehigarria hemen.