Iparrorratza eskuan

Urteberriarekin, bidean galduko garelakoan?

Euskararen normalizazioan bultzatzeko xedeak elkartuta, askotariko 44 eragilek sortu zuten tresna eta elkargunea da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua. 2016an abiatutako bidean, ezberdinen arteko elkarlana eta sinergiak sortzea, zein eremu guztietan euskarak aurrera egin dezan indar egitea izan da gure lana eta praktika. Proposamenak egin, ekimenak sortu, praktika onak txalotu, hizkuntza eskubideen defentsan aritu, euskararen aldeko aktibazioa bilatu, hausnarketa sustatu... Gardentasunez eta independentzia osoz jardun gara eta jardungo gara.

Eragile guztiekin elkarlana bilatzen dugu, gure helburuak lortzeko bidean, baita instituzioekin ere, baina inongo tutoretzarik onartu gabe. Gure izaera eta osaera, gure ekimenak, gure iritziak, adierazpenak, kritikak eta jardunak ez ditugu ezkutatzen, denen ikusgarri eta eskuragarri daude gure webean. Beraz, mamuak haizatuz edo jada gaindituta beharko luketen diskurtsoez sortzen diren lokatzetan murgiltzeari uko egiten diogu. Ez gaude alper lanetarako.

Pausuak nahi ditugu arlo guztietan, baina aurrera doazen pausuak, ez atzera doazenak. Txalotu bezain beste salatu, elkarlana sustatu baina baita tokatzen denean presionatu ere, euskararen normalizazioa bilatzen baitugu, euskaldunok izateko eta bizitzeko dugun eskubidea defendatuz. Euskaldunon herria ez dugu ameskeria, egunero eraiki eta gauzatu nahi dugun errealitatea baizik.

Ez gara despistatuko, ez gaude hemen atzera egiteko ezta geldirik egoteko ere, ez dugu gure hizkuntza bazterrean uzten dituzten bidezidorrak onartuko. Argi dugu zer nahi dugun eta eskuan dugu iparrorratza.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide