Amurrion txosnek bat egin dute Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamikarekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua 2026ko abuztuaren 13a

Amurrioko txosnaguneak bat egin du dinamikarekin. / Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua

Amurrioko txosnaguneak, Kuxkumendi BTk eta Elkartasun txosnak hizkuntza irizpideak erabiliko dituzte Amurrioko Jaietan. Txanda guztietan arretan behintzat pertsona euskaldun bat izatea, paisaia linguistikoan euskara bermatzea eta musikaren erdia baino gehiago euskaraz izatea izango da oinarrizko konpromisoa.

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren proposamenarekin bat egin dute Amurrioko txosnaguneko txosna guztiek eta parketik at jarriko diren lau txosnetatik hiruk. Mendiko Lagunak, Gazte karpa, Etxerat, Amurrioko Eragileen txosna, Kuxkumendi mendi bizikleta taldearen txosna eta plazan kokatuko den Ezina Ekinez Egina elkartearen elkartasun txosnek hartu dituzte euskararen normalkuntza bultzatzeko konpromisoak. Abiapuntua txanda guztietan arretan gutxienez pertsona euskaldun bat izatea bermatzea izango da, informazioa guztia euskaraz izatea eta bozgorailuetatik jartzen den musikaren erdia baino gehiago euskaraz izatea.

Oinarri horretatik aurrera Txosnetarako Hizkuntza Irizpideak eta Praktika Onen Gida jarraitzea proposatzen du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Bertan eragile ezberdinek gomendio praktiko eta zehatzak aurkituko dituzte beren jarduna euskararen normalkuntzaren bidean joan dadin.

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak

Eskualdeko jaietan euskara bultzatzeko kanpaina presente izango da Amurrion aipatutako neurriez gain kartel eta pegatekin. Baita, Amurrioko 12 tabernek hartutako konpromisoekin. Ezin ahaztu, Jai Herrikoien Mugimenduak, azken urtetan legez, bat egin duela ekimenarekin eta Euskararen Semaforoa darabilela.

Dinamikan parte hartzeko proposamena herriko txosna guztiei helarazi die Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Aurten bi eragilek jarri dute txosna lehendabizikoz: Ezina Ekinez Egina eta Kuxkumendi BT taldeek. Biek baiezkoa eman diote euskalgintzaren proposamenari. Txosnaguneak azken urtetan legez bat etorri da baita. Gainera aurten, Eragileen Txosna ere izango da bertan aurrenekoz. Horretan parte hartzen dute Kuadrillek, Amurrio Harrok, SOS Aiaraldeak, Amurrioko Emakumeen Sareak, Amurrioko Musikazale Elkarteak eta AIEKEk. Beraz, salbuespen bakarrarekin, herriko txosnek bat egin dute proposamenarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide