Laudioko jaietan euskararen biziberritzeari ekarpena egingo dioten ostalariak

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua 2026ko abuztuaren 14a

Sanroke jaietan euskara bultzatzeko konpromisoak hartu dituzte Laudioko hainbat tabernarik. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak eskualde mailan aurrera daraman kanpainara batu dira 10 taberna.

Abuztuaren 15ean Laudio jaietan murgilduko da eta euskararen biziberritzeari ekarpena egiteko, konpromisoak hartu dituzte ostalari laudiarrek. Hizkuntza paisaia, musika eta arreta kontuan hartzen dituen konpromisoak eskatu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, eskualdean aurrera daraman kanpainaren baitan.

Konpromisoak

Tabernako idatzizko elementuak euskaraz izatea eta gutxienez musikaren erdia euskarazkoa izateko konpromisoa hartu dute Gorka eta Donde Yuri tabernek. Bi konpromiso hauek betetzearekin batera, arreta euskaraz izateko gutxienez tabernarien erdia euskalduna edo txanda bakoitzean tabernari euskaldun bat bermatuko dutela hitz eman dute Ederki, Iluntze, Kaia, Haitzulo, Ilargi, Bengoa eta El Lio tabernek. Keska tabernan berriz zerbitzua eta idatzizko elementuak euskaraz izango dira.

Ostalari hauek emandako pausua txalotu nahi du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Horrekin batera, herritarrak kontsumitzerakoan, konpromisoak hartzen dituzten tabernen aldeko hautua egitera deitzen ditugu.

Eskualde osoan

Kanpaina udalerri guztietako jaietan aurrera eramango du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Ekimena jada gauzatu da Urduñako Otxomaiotan , Aiarako JaietanUgarte eta Aretako jaietan eta Amurrioko jaietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide