Tabernako idatzizko elementuak euskaraz izatea eta gutxienez musikaren erdia euskarazkoa izateko konpromisoa hartu dute Orozkoko Kalakan, Iza eta Batzokia tabernetako arduradunek San Antolin jaietarako. Idatzizko elementuak eta musikazgain, euskarazko zerbitzua ere ematen du Eneko tabernak.
Ostalariek emandako pausua txalotu nahi du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Horrekin batera, herritarrak kontsumitzerakoan, konpromisoak hartzen dituzten tabernen aldeko hautua egitera deitu eta konpromiso horiek baliatzera animatu nahi ditugu.
Eskualde osoan
Kanpaina udalerri guztietako jaietan aurrera eramaten dabil Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua. Ekimena jada gauzatu da Urduñako Otxomaiotan , Aiarako Jaietan, Ugarte eta Aretako jaietan, Amurrioko jaietan eta Laudioko jaietan.