Laudio
Laudioko Udal Euskaltegia
- HELBIDEA: Lamuza, 13
- TLF: 946 722 200, 651 703 117 (WhatsApp)
- IKASTAROAK: Bederatzi hilabeteko ikastaroak urriaren 5etik ekainaren 30era egingo dira. Lau hilabeteko ikastaro trinkoak, berriz, bi alditan eskainiko dira: urriaren 2tik otsailaren 17ra eta otsailaren 18tik ekainaren 30era.
- IZEN EMATEA: irailaren 1etik 29ra.
- DIRU-LAGUNTZAK: Ikastaroak Laudioko Udalak eta HABEk diruz lagunduta daude, eta parte-hartzaileek ikastaroa amaitzean beka bat jasotzeko aukera izango dute, ezarritako baldintzak betez gero. Laudion erroldatuta dauden eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) edo antzeko beste laguntzaren bat jasotzen duten pertsonek doan egin ahal izango dute matrikula. Laudion erroldatuta eta gutxienez klaseen % 85era bertaratzen diren ikasle guztiei matrikularen erdia itzuliko die Laudioko Udalak. Langabezian ikasturte erdia, edo gehiago, eman dutenen kasuan, % 100a itzuliko die udalak. Laudioko Udalak hala argitaratu du hemen eta hemen.
Berbots Euskaltegia – AEK
- HELBIDEA: Zubiaur 5 behea
- TLF: 946 726 722 / 663 194 177
- E-POSTA: laudio@aek.eus
- IKASTAROAK: maila eta ordutegi guztiak, titulu ofizialak (A1, A2, B1, B2, C1) eta autoikaskuntza eskaintzak.
- IZEN EMATEA: irailaren 1etik 30era.
- DIRU-LAGUNTZAK: A1 eta A2 mailentzako eta 16-18 urteko C1eko ikasleei dirulaguntzen inguruko informazioa euskaltegian bertan. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Laudioko Udalak eskaintzen dituen dirulaguntzak. Laudion erroldatuta eta gutxienez klaseen % 85era bertaratzen diren ikasle guztiei matrikularen erdia itzuliko die Laudioko Udalak. Langabezian ikasturte erdia, edo gehiago, eman dutenen kasuan, % 100a itzuliko die udalak.
Laudio HHI
- HELBIDEA: Latiorro 8
- TLF: 946 721 734 / 674 002 617
- E-POSTA: 010035aa@hezkuntza.net
- IKASTAROAK: oinarrizko euskara
- IZEN-EMATEA: irailak 1etik 16ra.
- DIRULAGUNTZAK: ikastaroak doakoak dira
Faktoria
- HELBIDEA: Errotari 4-8
- TLF: 722 227 532
- E-POSTA: faktoria@aiaraldea.eus
- IKASTAROAK: euskarara hurbilpena
- DIRULAGUNTZAK: ikastaroa doakoa da
Amurrio
Amurrioko Euskaltegia – AEK
- HELBIDEA: Etxegoien bidea 8
- TLF: 945 89 23 34 / 663 076 240
- E-POSTA: amurrio@aek.eus
- IKASTAROAK: maila eta hizkuntz eskakizun guztiak
- IZEN EMATEA: irailaren 3tik 28ra.
- DIRU-LAGUNTZAK: Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Amurrioko Udalak eskaintzen dituen dirulaguntzak. Udalaren kasuan matrikularen % 75a arte itzultzea lortu daiteke baldintzak betez gero. Udaleko langileen kasuan berriz, kopuru hori % 100era iritsi daiteke. Gutxienez 16 urte izatea, Amurrion erroldatuta izatea eta klaseen % 80ra joatea baldintza dira laguntza jasotzeko. Eskaerak urrian zehar egin beharko dira.
Amurrio HHI
- HELBIDEA: Landaburu 11-13
- TLF: 945 89 26 20 /674 002 726
- E-POSTA: 010035aa@hezkuntza.net
- IKASTAROAK: oinarrizko euskara
- IZEN-EMATEA: irailak 1etik 16ra.
- DIRULAGUNTZAK: ikastaroak doakoak dira
Urduña
AEK
- HELBIDEA: Alondegia (ostegunetan 17:00-19:00)
- TLF: 663 076 240
- E-POSTA: amurrio@aek.eus
- IKASTAROAK: maila eta hizkuntza eskakizun guztiak.
- IZEN EMATEA: irailaren 10etik 24ra.
- DIRU-LAGUNTZAK: Eusko Jaurlaritzak eta Urduñako Udalak eskaintzen dituen dirulaguntzak.
Udaberria Euskaltegia
- TLF: 616 642 357
- E-POSTA: nramos@udaberria.eus
- IKASTAROAK: maila eta hizkuntza eskakizun guztiak, mintzamena eta idazmena, online ikastaroak eta mistoak, umeak eta gazteak, azterketen prestaketa…
- IZEN EMATEA: abuztuaren 24tik irailaren 26ra
- DIRU-LAGUNTZAK: Eusko Jaurlaritzak eta Urduñako Udalak eskaintzen dituen dirulaguntzak.
Arrankudiaga
AEK
- TLF: 663 040 035
- E-POSTA: ugao@aek.eus
- IKASTAROAK: A1, A2 eta B1 mailak. Ikastaroa urrian hasiko da.
- IZEN EMATEA: irailaren 30 arte
- DIRU-LAGUNTZAK: Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Arrankudiaga-Zolloko Udalak eskaintzen dituen dirulaguntzak. Euskara bonua: 120 euro ordaindu eta lau urtez ikasi. Udalaren dirulaguntzekin 60€ inguruan gera daiteke.
Artziniega
Udala
- TLF: 677 56 62 45
- E-POSTA: info@artziniegakoudala.eus / euskara@aiaraldea.org
- IKASTAROAK: astean 5 orduko ikastaroak. Edozein mailatako taldeak sortzeko aukera. Ikastaroak AEK-k emango ditu.
- IZEN EMATEA: irailaren 24a arte esku-orria bete eta e-postaz bidaliz edo udalera eramanez
- DIRU-LAGUNTZAK: Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Artziniegako Udalaren dirulaguntzak. Azken hauek 2027ko urrian eskatu daitezke eta matrikularen % 50a arte lortu daiteke.
Aiara
Udala
- TLF: 677 56 62 45
- E-POSTA: euskara@aiaraldea.org
- IKASTAROAK: astean 5 orduko ikastaroak. Edozein mailatako taldeak sortzeko aukera. Ikastaroak AEK-k emango ditu.
- IZEN EMATEA: irailaren 24a arte Aiarako Udaletxean (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00), edo Luiaondoko udal bulegoan (astelehena 9:00-12:00, eta asteazkena 12:00-15:00) Izena emateko orria udalaren web-gunean eskura daiteke. Egoitza elektronikoaren bidez ere eman daiteke
- DIRU-LAGUNTZAK: Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Aiarako Udalaren dirulaguntzak. Azken hauek 2027ko urrian eskatu daitezke eta matrikularen % 100 arte lortu daiteke baldintzak betez gero.
Okondo
Udala
- TLF: 677 56 62 45
- E-POSTA: aokondo.udala@ayto.araba.eus / euskara@aiaraldea.org
- IKASTAROAK: astean 5 orduko ikastaroak. Edozein mailatako taldeak sortzeko aukera. Ikastaroak AEK-k emango ditu.
- IZEN EMATEA: irailaren 24a arte. Izena emateko orria udalaren web-gunean eskura daiteke eta e-postaz bidali.
- DIRU-LAGUNTZAK: Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Okondoko Udalaren dirulaguntzak. Azken hauek 2027ko urrian eskatu daitezke eta matrikularen % 60 eta % 85 arte itzultzea lortu daiteke baldintzak betez gero.
Orozko
Herrian bertan helduentzako euskara eskolarik ez da, baina herritik kanpoko euskaltegietan ikasten direnentzat diru-laguntzak eskaintzen ditu Orozkoko Udalak. Laguntza jasotzeko aukera dute Orozkon erroldatuta eta gutxienez 16 urte dituztenek, ostalaritzako jendaurreko langileek eta euskara plana duten enpresetako langileek. % 80ko asistentzia eskatzen da eta matrikula gastuen % 50 eta % 75a estaltzera heldu daiteke ldiru-laguntza. Zehaztasunak hemen.