Berrikuntzekin dator Gurasoleku

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua

0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskara bultzatzea xede duen programa da Gurasoleku. Aiaraldeko ikastetxe eta haur eskola guztietara eramango du ekimena Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. 2020an sortua, berrikuntzekin dator aurtengoan.

16 ikastetxe, 7 haurreskola, 8 udalerri… 0-5 urte bitarteko haurrak dituzten familien baitan euskara bultzatzeko ekimena da Gurasoleku. Duela sei urte sortua, irailarekin batera bueltan da, oraingoan zenbait berrikuntzarekin.

Irakasleentzako saioak eta familientzako saioak eta baliabideak eskaintzen ditu Gurasolekuk. Kontzientziak piztu, estrategiak erakutsi, tresnak eskura eman… xedea haurren lehen etapatik etxean euskararen transmisioa bultzatzea da. Izan ere, ikastetxeek bakarrik ezin dute umeen euskalduntzea bermatu, beraz familien inplikazioa ezin bestekoa da, familia euskalduna izan edo ez. Horrek, inplikatzeak, markatuko du diferentzia, euskara menperatu gabe eskola ibilbidea ezin baitaiteke arrakastaz burutu.

Berrikuntzak

Esku-orri baten bidez familia guztiei euskara ikasteko edo euskarara hurbilketa egiteko eskualdean dagoen eskaintza guztiaren berri emango zaie aurten: euskaltegiak, udal zerbitzuak, HHIak, elkarteak… Horrela familia bakoitza bere egoeraren arabera pausuak emateko aukera izan dezan.

Euskararen Erreminta kutxa euskaraz online dauden baliabideen gida bat da. 75 debaldeko tresna baino gehiago eskaintzen ditu eta sarbiderako QR bat dakar esku-orria.

Euskara praktikatzeko eskualdean dauden berbalagun taldeen berri jasotzeko etengabe berrituko den web-orrialdera sarbidea eskaintzen du esku-orriak baita.

Azkenik familian gozatzeko aisialdiaren berri jasotzeko whats-app kanal bat sortu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Euskararen transmisioa bultzatzeko bideoak eta poltsiko hiztegietara sarbidea eskaintzen du baita esku-orriak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide