Buruari eragin eta atera barruan duzun zirikatzaile edo kontalari hori. Aurten bi aukera dituzu, baina ez duzu zertan bakarra aukeratu behar, biak izan daitezke eta! Parrez lehertarazi gaitzazu irudi batekin ta lau hitzekin edo liluratuta utzi pare bat esaldirekin. Ziur meme bat zer den badakizula eta mikro-ipuin bat?
Memealdia
Gure lehiaketa beteranoena: jada 5. aldia! Duela bost urte non ote nengoen ni…
Zirikatu, parre egin, kritikatu… Eta inspiratu behar baduzu, hementxe iazko memeak. Eta laguntza behar izatekotan, hementxe memeak sortzeko gida.
Nola parte hartu? Zure memea whats-appez 688 726 665 telefonora bidaliz edo instagrameko mezu pribatu batez. Ez ahaztu zure izena, adina eta kontaktua beharko ditugu. Bestela saria guretzat! Ondo irakurri oinarriak (60 segundoko lana, 40 PISAren arabera) eta aurrera!
Mikroaldia
Hau berria da! Utzidazu ipuin bat kontatzen: “esnatu zenean, oraindik han zen dinosauroa.” Kitto.
Ez da txantxa, Augusto Monterrosok idatzi zuen mikro-ipuin horrek famatu egin zuen. Orain zure txanda Shakespeare! Baina ez pasatu 200 karaktere dira muga eta!
Hiru mailako lehia izango da eta idazle ezagun eta prestu batzuk epaia ematean sariak banatuko ditugu, eta irabazleen ipuinak argitaratu. Baina hobe gure oinarriak irakurtzen badituzu.
Mikroipuin adibide gehiago hemen.
Eta ez ahaztu lanak bidaltzeko azken eguna azaroak 20 (ups).

Oinarriak: https://labur.eus/MM_oinarriak