Plan Estrategikoan Beste kultura eta hizkuntzak lan ildoa jasotzen du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Arlo hau lantzeko azken urteotan hainbat ekimen eraman dira aurrera: Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa, Euskara Arabiera Amazigera hiztegia eta aurkezpena, Euskara Errumaniera Errusiera hiztegia eta aurkezpena… Bide horretan metodologia, bide-orri bat eta egiteko modu bat ondu du euskalgintzak. Jakintza eta esperientzia hori Euskara Zubi metodologian bildu du AIEKEk eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean Gasteizen aurkeztuko du urriaren 26an.
Arabara salto
2025ean argitaratu zen Euskara Arabiera Amazigera hiztegia. Abenduan Laudioko Kasinoan aurkeztu ostean 1.000 ale banatu ziren Aiaraldean: ikastetxe, HHI, euskaltegi, udal, liburutegi eta abarren bitartez. Eskualdetik at ere banatu ziren zenbait ale: EHUko Filologia fakultatea, Hitz Zentroa, Irungo Harrera elkartea, Bizkaiko Agharas elkartea eta Bilboko Sare elkartean kasu. Orain, Araba mailan oinarrizko banaketa bat egingo da. AEK, Agharas elkartea eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean sortutako hiztegia aurkeztu, bideo-kapituluak erakutsi, dinamika sozializatu, metodologia aurkeztu eta eragileak elkarrekin harremanetan jartzea xede, ekitaldia antolatu du AIEKEk urriak 26an Gasteizko Izazkun Arrue Kulturgunean arratsaldeko 6etan. Hitzartzeak, zuzeneko musika, bideoa eta zizka-mizkak arabiar, amazig eta euskaldunak elkartzeko asmoz.