Baliabide berri bat zubigintzari heltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua

Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunea jakin minez bete zuten astelehenean eragile, instituzio eta norbanakoek. Eskualdean abiatutakoa herrialdean zabaltzeko irrika azaldu zuten hainbat eragilek.

Instituzioetako ordezkariak, hezkuntza komunitateko eragileak, sindikatu, euskara teknikari, euskalgintza, irakasleak, gurasoak, euskaraz mintzo diren arabiarrak, amazigak, arabiera ikasi duten euskaldunak, venezuelarrak, irlandar, ginear… Publiko zabal eta anitz baten aurrean aurkeztu zen atzo Euskara Zubi metodologia eta bide-orria Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Arabako Foru Aldundia eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak elkarrekin deitutako ekitaldian Euskara Arabiera Amazigera hiztegiaren Arabako aurkezpena egin zen.

Ekitaldia hasteko, amazigerak hartu zuen oholtza Said Afroukh eta Harold Alejandro Nieles musikariek eskainitako kantuarekin. Jarraian Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kide Mariyer Egiak ekimena aurkeztu zuen hitzartze honetan. Ondoren, Mohamed Temine arabieraz eta Said Afroukh-ek eman zuten testua.

Paula Amilburu bertsolariak kantuz eman zion bide Euskara Arabiera Amazigera hiztegiaren 3. bideo-kapituluaren proiekzioari. Hiztegia bera izan zen hizpide hurrengo hitzartzeetan Mariyer Egiaren, Said Afroukh eta Mohamed Teminen eskutik. Hiztegiaren ezaurgarriak eta edukia aletu zuten hirurek.

Musika eta bertsoaren txanda etorri zen jarraian eta ekitaldia bukatzeko Arabako Foru Aldundiko Berdintasun Euskara eta Gobernantza diputatu Iñaki Guturbaik hartu zuen hitza. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak egindako lana eskertu, ekimena xumea izangatik duen garrantzia azpimarratu eta zubiak eraikitzeko dagoen beharra aipatu zituen bere mintzaldian.

Bukatzeko, parte hartzaileak oholtzara igo ziren hiztegiak eta metodologia eskuan argazkia egin eta bertaratutakoei eskerrak ematera.

Euskara Zubi

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak beste kultura eta hizkuntzetako jendartea deritzon alorra lantzen dihardu azken urteotan, bere Plan Estrategikoaren baitan: Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa, Euskara Arabiera Amazigera poltsiko hiztegia  eta Aiaraldeko eta Arabako aurkezpenak, Euskara Errumaniera Errusiera poltsiko hiztegia eta aurkezpena, bideo-kapituluak… Egindako bidean bildutako esperientziekin bide-orria eta metodologia ondu eta argitara ematen du euskalgintzak, “eskualdean egindako bidea, herrialdean zabaldu daitekeelakoan”.

Publikoa

Ekitaldian Arabako Foru Aldundiko euskara alorreko ordezkaritza zabal bat izan zen Iñaki Guturbai diputatua, Txus Arrieta Euskara Zerbitzu burua eta Aintzane Osa eta Amaia Zabal teknikariak, Jokin Larrañaga zerbitzu buru ohiarekin batera. Instituzioei dagokionez azpimarratzekoa baita Biltzen-eko (Gizarteratzea eta Kulturartekotasunaren Euskal Zerbitzua) Mateus Cosme Cordeiro hurbildu zela eta baita Laudioko eta Aiaraldea zein Añanako euskara teknikariak ere, Felix Mugurutza, Alberto Agirre eta Isabel Calderero.

Hezkuntza alorretik besteak beste Arabako Ikastolen buru Unai Mendizabal, Gasteizko Ramon Bajo ikastetxeko Alaitz Silbeti irakaslea, Laudio Ikastolako zuzendari Jon Bengoetxea eta Armentia ikastolako guraso talde bat izan ziren. Euskalgintzari dagokionez Taupa mugimenduko Irati Varona, Geu Elkarteko Asier Muelas, Gasteizko Ika Euskategietako Jon Aranburu eta Iñaki Varona. Ados Batzordeko Othman Alfredo Gomez Kortazar, Steilas sindikatuko ordezkaritza bat, Ruba Hassan siriar euskalduna…

Ekitaldia bukatzeko jan edanaren inguruan hitz eta pitz ibili ziren bertaratutakoak eta askoren ahotan izan zen ekimena leku gehiagotara zabaltzeko nahia eta beharra. Hiztegiaren banaketaren inguruan ale gehiagoren eskaera ere izan zen eta banaketaren inguruko zenbait galdera. Ekimenak oraindik bide bat du egiteke du baina, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak sortutako tresnak denen eskura dira orain.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide