Bueltan da Gazte Topaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua

2022an egin zen topaketen lehen edizioa. / Aiaraldea.eus

Euskara. Gazteak. Topaketa. Guri bost? Galdera horretatik abiatuta Euskal Herrian Euskaraz, Gasteizko Kea elkartea eta Urnieta eskualdeko gazte euskaltzaleen Burrunba elkartea batuko dira Laudioko Gurdi Gaztetxean. Mahainguruaren ostean Bost Axola Potxola bikotearen musika emanaldia izango da.

2022an ospatu zen lehen aldiz Aiaraldean gazteak eta euskara ardatz duen Guri Bost? topaketa. Lehen aldi hura Laudion izan zen eta iaz ekimena bertan geratu ostean, aurten bueltan da berriz. Suberri Gazte Asanblada, Ikama, Gurdi Gaztetxea eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak bat egin dute antolaketan. Azaroak 27 izango da hitzordua Laudioko Gurdi gaztetxean. Ohi legez mahainguru batekin hasiko da ekitaldia. Gazte euskalgintzan erreferente diren hiru elkarteren ordezkariak izango dira aurtengo gonbidatuak: Kea Gasteiz, Burrunba eta Euskal Herrian Euskaraz. Ondoren, Arrigorriagako Bost Axola Potxola bikotearen musika emanaldia izango da.

Gonbidatuak

Hernani, Urnieta eta Astigarragako gazte euskaltzaleak batzen dira Burrunba elkartean. Gazteek euskararen inguruan ardura hartu eta erabilera sustatzeko xedearekin sortu zuten taldea. Eskualdean euskara atzera egin duela eta arnas-gune zena galbidean dela azaltzen dute elkarrizketa honetan.

KEA Gasteizko Kanpuseko Euskara Asanblada da. Euskal Herriko Unibertsitatean bertan ikasle euskaldunek pairatzen dituzten zapalkuntzak salatzen ditu talde honek. Unibertsitatean euskara gero eta gutxiago entzuten dela deritzote eta horren aurrean antolatzeko beharra ikusita abiatu ziren, gazteen kezkak, gatazkak eta aisialdia antolatzeko euskara taldea sortuz.

Euskal Herrian Euskaraz elkarte beteranoa eta gaztea da aldi berean. Nazio mailan euskararen aldeko borrokan erreferente da. Euskal Herri euskalduna helburu hamaika ekimen eta borroka sustatu ditu 1979an sortu zenetik. Gazteak euskararen aldeko borrokara batzea da bere xedeetako bat eta bide horretan Tindher bezalako ekimen originala garatu izan ditu.

Aurreko urteetako topaketak, hemen ikusgai:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide