IRITZIA

Euskaldunon aurkako erasorik ez

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Ikama 2026ko uztailaren 6a

Azken asteotan ahoz aho dabilen gaia da 60 ikaslek selektibitateko euskara azterketan ateratako zeroa. Zalantzarik gabe, larritzeko gertakaria da, baina are okerragoa izan da ondoren gertatutakoa.

Hasteko, zeroa atera zuten ikasleek, zein hauei babesa adierazi nahi zietenek, egoeraren aurka protestatzeko kontzentrazioa antolatu zuten Bilboko Ingeniaritza Eskolaren atean. Ikasle batzuek hedabideen aurrean adierazpenak egin zituzten eta argi geratu zen ez zirela esaldi bat bera ere zuzen formulatzeko gai. Izan ere, zeroa atera duten ikasle guztiak A eredukoak dira. Honen bidez, A eredua ikasleek menderatu beharko luketen euskara maila bermatzeko gai ez dela ikusi da.

Hala ere, kontua ez da horrela geratu. Sistemaren porrota agerian utzita, nota hauek atera dituzten ikasleek eta haien familiek auzitara jo dute. Azken egunotan, auzitegiek ikasle hauen euskarako nota kontuan ez hartzea eta batezbestekoa euskarako nota gabe egitea erabaki dute.

Egoera hau guztiz lotsagarria eta onartezina da. Euskara eta euskaldunok bigarren planoan uzteaz gainera, erabaki politiko interesatu bat hartzen ari da epaitegia; euskara gehiago zapaltzea. Zalantzarik gabe, hau euskararen aurkako oldarraldiaren barruko beste erabaki bat da.

Lehenik eta behin, Euskal Herriko hezkuntza sistemak euskara izan behar du ardatz, euskalduna eta publikoa izan dadin.

Hortik harago, inoiz baino argiago ikus daiteke, euskarak eta Euskal Herriak independentzia behar dutela. Eta ikasleon euskalduntzea gure estatuaren eta hezkuntza sistema propio, publiko eta komunitarioaren eskutik soilik etorriko dela.

Euskal ikasleok urteak daramatzagu egoera honekin lotura zuzena duten aldarriak plazaratzen. Hala egin genuen iragan abenduaren 11ko ikasle greban, “Gure hezkuntza euskalduna” lelopean ikasgelak hustu eta kaleak bete genituenean, eta hala egiten jarraituko dugu euskaldunon aurkako eraso berri bakoitzean.

Zeroa sistemarena da.

Euskaldunon aurkako erasorik ez. Hezkuntza euskalduna!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide